"BriCOak izan gara Banavil izeneko komunitate bateko familia desplazatu batekin"

Aurtengo brigada helmuga berrien artean Mexiko aurkitzen da. Abuztuarekin batera heldu ziren brigadak hara eta gaurko egunez, lehen kronika dugu esku artean, zinez mamitsua eta interesgarria. Ba al dakizue zer diren BriCOak? Bada kronika irakurri beharko duzue brigadistek zein paper bete duten jakiteko! 

Uztailaren 26an Cancunera irisi eta ordutegi berrira egokiturik hiru egunen ostean San Cristobal de las Casasera (Txiapas) iritsi ginen. JUNAXen ( http://junax.org.mx/ ) hartu genuen ostatu eta bertako jendea ezagutzen joan ginen pixkanaka pixkanaka. Familia txiki baten modukoa da bertako pertsonen arteko giroa, lan kolektiboan oinarritzen da bertako bizimodua.

JUNAXen sorrera, Mexikoko geratakari garrantzitsu baten itzalpean eman zen. 1994ko EZLNren altxamenduaren ostean Mexiko estatuko leku desberdinetatik etorritako lau gazte Txiapaseko herri indigenetara hurbildu ziren, beraien karabana eta kanpamentuetan parte hartuz.

Data hori Mexikoko historian garrantzitsua den urte bat da, etapa berri baten hasieran izan baitzen. Izan ere, Mexikoko gobernuak hartu zuen jarreraren aurka (desinformazioa, militarizazioa eta herri indigenen aurkako hostigamentua) herri indigenek herri zibilari elkartasuna aldarrikatuz deialdi bat egin zioten.

Esperientzia eta konpromezu horren aurrean komunidade indigenen alde zuzen zuzenean lan egiteko asmoa jaio zen, Estatuko Iparraldeko Eremuko erresistenzian dauden komunitateen onarpena, parte hartzea eta ahaleginarekin bat eginez eta proiektu desberdinen bitartez (osasun sexuala, ugaltze eskubideak, ogiaren eta kandelen elaborazioa eta jostungintza). Horrela, beraiekin elkarlanean jarri ziren, beraien ekonomia hobetzeko asmotan, familiak indartzeko, dependentzia ekiditeko eta burujabetasuna sustatzeko.

1999. urtean bolondresetako batek JUNAX izeneko etxea sortzeko diru nahikoa lortu zuen. Aurreaxeago, sortzaileetako beste batek SEVA fundazioaren eskutik diru laguntza bat lortu zuen, 2006. urterarte luzatu dena. Hortik aurrera JUNAX era autonomoan hornitzen da.

Hasieran, talde sortzailea laguntzaile talde batekin batera komunidadeei oinarrizko zerbitzuak sortzen eta lortzen (bideak, elektrizitatea, ur edangarria, etab.) laguntzen ibili zen. Aldi berean, JUNAX bere lehen kontaktu sarea sortzen hasi zen.

JUNAXeko taldearen zati bat eraikinaren administrazioaz eta mantenimentuaz arduratzen zen. Beste zati bat, aldiz, bolondresen trebatzen eta herri indigenekin aurrera eramandako proiektuen segimentuan aritzen zen. Gaur egun, JUNAX bi pertsona bolondresen esku dago eta nahiz eta ez diren lehen egiten ziren ekintza guztiak antolatzen, beraien laguntza sarea eta antolakunde sozialekin dituzten kontaktuak aski handitu dira.

Beraien helburua bizitza duin bat eramateko bideak sortzea da, horretarako bizitzeko espazio kolektibo eta ekonomiko bat eskeintzen dute, bai ikasleentzat eta baita bolondresentzat ere, beti ere beraien helburua Txiapaseko herri indigenen autonomiaren alde lan egitea eta komunitate indigenen bizi baldintzen alde lan egitea bada.

JUNAX elkartea, esan bezala, San Cristobal de las Casas hirian aurkitzen da eta bertan FRAYBAko kideekin bildu ginen. ( http://www.frayba.org.mx/index.php )

FRAYBA edo Fray Bartolome de las Casas, giza eskubideen zentrua 1989an sortutako gobernuz kanpoko erakunde bat da. Samuel Ruiz Garcia orduan San Cristobaleko apezpikuak sortu zuen. Frayba duintasun, justizia eta bake prozesu diozesanoaren baitan sortu zen arren, sorreatik autolakunta zibil, autonomo eta laiko bezala definitu zen.

FRAYBAn izan ginen bi goizetan erakunde hau herritar indigenentzat erreferente bat dela ikusi genuen, egunero doa jendea bertara laguntza edo aholku eske, izan ere, zilegitasun handia du herritar indigenentzat.

Txiapaseko baztertutako eta antolatutako biztanleekin lan egiten dute. Hauen helburua baztertutako herritarrek anolatutako prozesuak indartzea da, herri indigenen giza eskubideak bermatuz.

Mexikok eta batez ere Txiapasek bizi duen egiturazko injustizia kontutan hartuta, herritar autonomoak, antolatuak eta haien herrien autodeterminazioa, kultur aniztasuna eta bizitza duina babesten duen herria dute helburu FRAYBAko kideek. Egiten duten lanen barruan eta proiektu guztien artean, FRAYBAk burutzen duen lan garrantzitsuenetako bat Behaketarako Brigada Zibilak (BriCO) antolatzea da.

1995tik aurrera komunitate indigenek ofentsiba militar gogorrak jasan zituzten. Horren ondorioz, Fraybak gizarte zibil nazional eta internazionalei dei egin zien herri inigenei babesa emateko. Deialdi horretatik sortu ziren BriCOak. Horien helburu nagusia presentzia aktiboa eta herri indigenekiko elkartasun nazional eta internazionala ematea da.

Gaur egun, behatzaileek hiru helburu nagusi dituzte: komunitate indigenetan txertatzea edo sartzea bermatzea; testuinguruaren dokumentaioa eta elkartasun nazional eta internazionala bermatzea.

Behatzaileek komunitate indigena baten aurkako zapalkuntza (beste herritarrengatik, komunitateko kideen eskutik edo estatuaren eskutik ) ematen denean edo emateko arriskua dagoenean beraien lana egiten dute. Eta hain zuzen ere, hau izan da guk burutu behar izan dugun lana San Cristobaleko gure estantziako lehenengo zatian, BriCOak izan gara Banavil izeneko komunitate bateko familia desplazatu batekin.