Brigadak 2011 aurkezpena Irunen ostegunean

brigadakMartxoaren 17an, ostegunarekin, Irungo Lakaxita gaztetxean Bidasoaldeko Askapenak udan burutuko diren brigaden aurkezpena antolatu du arratsaldeko 7 t'erdietan. Brigadak, joan etorriko elkartasuna lantzeko internazionalismoaren bitarteko garrantzitsuenetakoa dira. Euskal Herriaren egoera munduan zabaltzeaz gain beste herri batzuetan ematen diren esperientziak ezagutzea eta jendarteratzea dute xede. Aurten brigadak berrikuntza nabarmena edukiko dute, izan ere, herri mugimendu ezberdinekin batera ikasitakoa praktikara eramaten saiatuko baikara.
Brigaden informazio osoa