#Brigadak14 aurkezten jarraitzen dugu

Dagoeneko hamaika hitzaldi eta aurkezpen egin ditugu, baina oraindik ere ez dakizula zer diren Brigadak? Zer den Brigadista izatea? Ikusi bideo hau, Topatuk pasa den urtean brigadetan joan ziren kideen esperientzia jasotzen da bertan.

Baina oraindik ere zalantzak badituzu, lasai. Datozen egunetan hitzaldi berriak antolatu ditugu eta seguru zure herrian edo inguruan ibiliko garela. Hurbildu, brigadista baten eskutik Venezuela, Sahara, Argentina, Uruguay edo Palestinako errealitatea ezagutzeko eta esperientzia pertsonala nolakoa izan den jasotzeko aukera izango duzu.

Hemen hurrengo deialdiak, egunak aurrera joan ahala informazioa zehazten joango gara eta data berriak gehitzen, beraz adi!:

  • Martxoak 7;  Ibarran
  • Martxoak 13; Laudion
  • Martxoak 13; Legorretan
  • Martxoak 14; Tolosan
  • Martxoak 14; Lekeition
  • Martxoak 21; Billabonan
  • Martxoak 26; Gasteizen
  • Martxoak 29; Hazparnen