Brigaden aurkezpena eta hitzaldia Donapauleko Gaztetxean

Martxoaren 2an Donapaleuko Aldaka gaztetxean 2012ko Askapenako brigaden aurkezpena izan da. Aurkezpena baino lehen Euskal Herria internazionalista bideoa ikusteko aukera izan zuten hurbildu direnek.

Gaualdiaren bigarren partean, 2011an Argentinan egondako brigadista batek Argentinako lantegi berreskuratuei buruzko hitzaldi bat eskaini zuen.
Hitzaldia, 20 pertsonen aintzinean emana izan zen eta publikoaren galderekin bukatu genuen ekimena.