Brigaden aurkezpena eta Venezuelari buruzko hitzaldia Arrigorriagan

Arrigorriagako “Ez dot sinisten” kontrainformazio taldeak duen tabernan egin genuen “Brigadak 2013”-ko aurkezpena.

Ondoren, iaz Askapenaren Venezuelako brigadan parte hartu zuen kide batek, Venezuelako iraultzaren fase desberdinak azaldu zituen, eta brigadan bizi izandako esperientzia konpartitu zuen hamarnaka entzulerekin.