Chiapasen erasorik ez!
Erresistentzian dauden komunitate zapatistekiko Nazioarteko Elkartasun Astearen harira egindako deialdiarekin bat eginik, martxoaren 22an Bilboko Mexikoko Kontsulatuaren aurrean elkarretaratzea egin zen. Hainbat erakundek (Askapena, Komite internazionalistak, Bizilur, Ekologistak Martxan, CGT, Bakea ta Duintasuna, Plataforma de Solidaridad con Chiapas) luzatutako deiari elkartuz 30 lagun inguru bildu ziren Chiapaseko komunitate zapatisten aurkako eraso militar zein paramilitar lazgarriak gaitzesteko, gobernuek bideratutako jazarpen itzela arbuiatzeko eta Giza Eskubideen etengabeko urratzea salatzeko.
Irakurri zen agiria ikusteko segi irakurtzen..
“Chiapasen erasorik ez!”
Mexikoko iraultza izan zenetik 100 urte betetzen dira. Eta, mendea igarota, soberan izaten jarraitzen dute behekoek: jatorrizko herriak, nekazariak, migranteak, langileak… Zapatisten altxamendua izan zenetik ere 16 urte bete dira aurten. Bitarte honetan, indigenek beraien komunitateak, osasun zentroak, eskolak, komertzio propioa, justizia, kultura, nekazaritza eta abar luze bat aurrera atera dituzte.
Chiapasen, 2010. urteak ekonomikoki eta sozialki gogor jotzen du. Hau guztia gutxi balitz, gobernu gaiztoak, federalak edota Chiapasekoak, ez dute amore ematen eta etengabeko erasoek autonomia zapatistaren jarraipena kolokan jartzen dute. Bortzaketak eta zirikamenak izaten dira Actealeko sarraskiaren arduradunak askatzen dituzten bitartean, halaber, estatu mexikarrak talde paramilitarren berrarmatzea gauzatzen du entrenamendu eta finantziazio iturriekin.
Gobernu gaiztoek, proiektu “ekoturistiko”, “aurrerapen ekonomikoa” eta “biosfera erreserba” deiturikoak, komunitateei kontsultatu gabe eta beraien hitza kontutan hartu gabe martxan jartzen dituzte.
Gobernuak proposaturiko ekintzak, “garapen planak” direlakoan saltzen dituzte eta proiektu hauek, miseria hutsa besterik ez dute ekartzen, eskubide gutxiago eta bertakoen errekurtso naturalak bortizki lapurtuz.
Aste honetan, Europatik eta munduko beste hainbat herrietatik zubi bat luzatzen dugu Chiapasekin eta hemendik elkartasuneko besarkada bidaltzen diegu erresistentzian diharduten komunitate zapatistei.
Hemendik, Bilbon dagoen Mexikoko kontsulatutik, bakarrik ez daudela gogoratu nahi diegu.
Komunitate zapatistei erasorik ez!
Inpunitateari Stop!
Ejerzitoa eta paramilitarrak Chiapasetik kanpora!
Heriotza hil dadila!
Aurrera borrokatzen dutenak!
Gora Nazio Askapenerako Ejerzito Zapatista!
Askapena, Komite internazionalistak, Bizilur, Ekologistak Martxan, CGT,
Bakea ta Duintasuna, Plataforma de Solidaridad con Chiapas