'Contra la Europa del capital; Lurra, herrion etorkizuna!' apirilaren 15ean Iruñan.
Hurrengo hilaren 15ean ''Contra la Europa del capital; Lurra, herrion etorkizuna!' lelopean manifestazioa izango da Iruñan arratsaldeko 19:30etan Gaztelu Plazatik abiatuta. Mobilizazioa Europako Batasuneko energia berriztagarrien inguruko mintegiaren oespakizunarekin batera burutuko da, energia nuklearraren defendatzaileak entzun gaitzaten! Jarraian Eragile ezberdinek sinatutako komunikatua duzue:
Iruña – Iruñerriko Eragile Sozialak
Plataforma Contra la Alta Tensión Castejón-Gasteiz; Sindicato LAB; Askapena; Ekologistak Martxan; Sindicato CGT; Sasoiak; Bilgune Feminista; AHT elkarlana; Ikasle Abertzaleak; Lurra; Mugarik Gabe Nafarroa; Emakume Internazionalistak; ANARASD (Asociación Navarra de amigos y amigas de la RASD); Eguzki Bideoak; ALDEA (Alternatiba al Desarrollo); ANDREA; SUBELTZ ;Iruñea Piztutzera Goaz; Bai Ehri; SOS Racismo-SOS Arrazakeria; La Hormiga Atómica
Hilaren 15 eta 16an energia berriztagarriei buruzko mintegia antolatu du Europako Batasunak Iruñean. Honen buru energia nuklearraren bi defendatzaile sutsu izanen dira: Gobernu espainoleko Energia ministro Miguel Sebastian eta Europako Batasuneko Energia komisario Günther Öttinger.
Europako Batasunak energia berriztagarrien alde egin duen apostua aurpegia zuritzea du helburu bakartzat. Ez dute petrolioaren erabilera alde batera utzi nahi. Asmoa gero eta energia gehiago ekoizteko bide guztiak (energia nuklearra zein termikoa edo berriztagarriak direlakoak) erabiltzea da. Horrela, gehiago ekoiztu nahi dute, diru gehiago irabazteko. Irakeko petrolioaren lapurketari oniritzia eman dioten berberek gurera datoz energia berriztagarrien onuraz mintzatzeko.Eredu desarrollistak ekoizpen moduak eta energiaren ustiapena ezartzen du. Euskal Herrian eredu argiak ditugu: Castejongo zentral termikoek, gure mendietan ditugu makroparke eolikoek eta Castejon eta Gasteiz artean eraiki nahi duten tentsio altuko autopista elektrikoak jasanezina den garapen eredu bat mantendu nahi dute. AHT bera ere, gure natur ondasuna suntsitzeaz gain, suntsipena biderkatzen duen energia ekoizpen beharrari erantzuten dio.
Natura babesteko egon behar da energia berriztagarrien alde, ez natura gutxi batzuen onurarentzako erabiltzen jarraitzeko. Naturak dohainik ematen diguna saldu nahi digute. Gure natur ondasunak multinazional batzuen mesedetan pribatizatu nahi dituzte. Esteban Morrasen pelotazoak sortu dituen EHN edo etekin gehiago lortzeko langileak kaleratzen dituen Gamesa bezalakoak.
Egoera honen aurrean, garapenerako eredu berri baten alde egiten dugu. Energia berriztagarriak hiritarren eta herrien onurarako nahi ditugu, ez kapitalaren eta multinazionalen diru egarria asetzeko. Energia berriztagarriak modu arrazionalean erabiltzen dituen eredua, eta ez dirua helburu bakarra duena.
Horregatik, ostegunean, hilak 15, 19.30ean Gaztelu plazatik abiatuko den manifestazio zaratatsuan partehartzeko deia egiten dugu. Hauek dira deialdiarekin orain arte bat egin duten taldeen zerrenda. Hala ere, beste edozein eragileak bat egiten badu mobilizazioarekin publikoa egin dezake bere atxikimendua.