Cubainformacioneko kideekin espetxeratu eta ilegalizatu nahi duten internazionalismoaz jardun zuen Unai Vazquez auziperatuak

Cuba Informacioneko kideek Unai Vázquez auziperatua jaso zuten beraien estudioan eta familia giro atseginean espetxera eta ilegalizatu nahi duten borroka internazionalistaz jardun zuten. 

Otsailean izan genuen eskaera fiskalaren berri. Bertan Walter Wendelin, Aritz Ganboa, Dabid Soto, Unai Vázquez eta Gabi Basañez auziperatuen kontrako seina urteko espetxe zigorra eta Askapena, Askapeña, Herriak Aske y Elkar Truke elkarteen ilegalizazio eta disoluzioa eskatzen zen.

Ia 30 urteko ibilbide honetan herrion arteko xamurtasun sua elikatu eta elkartasun zubiak eraikitzen jardun dugu; brigaden bitartez, eskuhartze inperialistak salatuz edo beste herriekiko elkartasun ekimen eta kanpainak garatuz.

Hemen, 5 urtetako bideoetan banatuta, Askapenaren bilakaera:

Ilegalizatu nahi duten internazionalismoa (I): 1987an militante internazionalistok antolatu eta Askapena sortu genuen, internazionalismoa herri honen askapen borrokaren baitatik egin zedin (1987-1992)

Ilegalizatu nahi duten internazionalismoa (II):Denborak aurrera egin ahala ikusi eta ikasi ahal izan genuen herrien arteko, asistentzialismotik urrun, elkartasun internazionalistak politikoa behar zuela izan (1992-1997)

Ilegalizatu nahi duten internazionalismoa (III):Eta inperialismoaren oldarraldi eta errepresioaren aurrean, Palestinan, Kurdistan edo eta estaturik gabeko herriotan, beti tinko eutsi diogula ikusi dugu (1997-2002)

Ilegalizatu nahi duten internazionalismoa (IV): 2002-2007 urteen artean Kolonbiako langileen aldarriak heldu ziren gurera eta Euskal Herrian Coca Colaren aurkako boikot kanpaina abiatu zen. Garai berdinean, urte luzeetan zehar, norbanako zein kolektibo ezberdinek Euskal Herriarekiko eginiko elkartasun lana aintzakotzat hartuz, Euskal Herriaren Lagunak sarea osatzen da.

Ilegalizatu nahi duten internazionalismoa (V): Azken urteetan Kapitalismoaren ofentsiba berriak nabarmen eragin du Europa eta Euskal Herrian, eta errepresioaren estrategian sakontzen jarraitzen dute Estatuek. Tartean Askapenaren aurka ere.

Gora euskal herria internazionalista!