DAM Euskal Herrian, bihar denok Altsasura!!!

DAM hip hopDAM talde palestinarra gure artean da, atzo EHra heldu eta lehen kontzertua eman zuten Gasteizko Jimmy Jazz aretoan (argazki galeria). Kontzertua BAD Sound System eta Indarrap taldeekin osatu zen eta primerako giroa izan zen.

BAD Sound Systemek abiatu zuen gaua eta oso emanaldi bizia egin zuen, DAM-ekiko konplizidadea eta keinu asko egin zituztelarik.

Gaueko protagonista nagusiak, DAMek, denetarik egin zuen Gasteizen, publikoa piztu, arabiera lezio azkarrak eman, palestinar eta euskal gudariak goratu, poliziaren kontra kantatu eta humoretsu eta gogotsu jardun. Bikaina.

Bukatzeko Gasteizko Indarrap taldea aritu zen, eta hauek ere detaile eta kenu asko izan zituzten Palestinaren aldeko gauean: ohiko emanaz gain, freestyle bat egin zuten: 'boikot', Israeli boikot egitearen alde eta bukatzeko 'Israel huele a culo' kantatzen jarri zuten kristo guztia.

Gaur Durangon izango dira BAD SOund Syste eta DAM, eta bihar denok Altsasura!!! (emanaldi guztiak aterpean izango dira ;-))

Letu egitaraua azpian:


11:30etan:
Olibo landaketa eta Mamhoud Darwishen poesia irakurtaldia (Castillo Suarez)
Haurren txokoa, jolasak eta Porrotx
herri kirolak, dantzak, trikitilariak
14:30etan: Herriko elkarteek egindako herri bazkaria
Xabier Silveira eta Iñigo Izagirre bertsolariak

18:30etan: Manifestazioa+ekitaldi politikoa
kalejira/poteoa
21:00etan: Nabil Monsour/Joseba Tapia
23:30etan: Garagardogura, Eñaut Elorrieta, DAM, Arrebote...internazionalista eguna