Danimarkatik elkartasun keinuak
Europan barrena Euskal Herriarekin nazioarteko IV. elkartasun aste honetan izan diren kimu berrien artean dugu Danimarkakoa. Jaio berri den Kopenhageko Euskal Herriaren Lagunak taldeak hainbat ekimen antolatu ditu gure herriaren ezagupena zabaldu eta jasandako egoera errepresiboa salatzeko helburuarekin.
Alde batetik "Itsasoaren alaba" dokumentalaren emanaldia. Bestetik Etxerateko bi kideren partehartzearekin topaketa izan zuten, non euskal preso politikoen egoera eta Euskal Herriak bizi duen errepresioa izan zen mintza eta eztabaida gai.
Horretaz gain, "The Worker" egunkarian Egunkariaren kasuaren inguruko artikulu bat ere publikatu zuten, gure herriak eta bere askapen mugimenduak jasaten duen errepresio egoera salatu zutelarik.
Azkenik Espainiako enbaxadaren aurrean elkartaratzea, leloa "Euskal preso politikoak askatu, orain! Kriminalizazioari stop! Gora nazioarteko elkartasuna!" izan zelarik. Non euskal presoen argazkiak, banderola zein ikurriña izan ziren protagonistak.
Herrien arteko alkartasunaren beste adibide bat dugu hau. Sozialismoaren bidean, askatasuna Euskal Herriarentzat lelopean ospatu berri den elkartasun aste honek utzi digun xamurtasun beste keinu bat.
Eskerrikasko zuei ere!