Datorren igandean Bilbon daukagu zita sahararrekin
Otsailaren 27, igandean Bilboko Moyua plazatik manifestaldi bat egingo da sahararren eskubideen alde, 35 pasa baitira jadanik, Saharar Errepublika Demokratikoa aldarrikatu zutela. Askapenak bat egiten du deialdiarekin eta euskal internazionalistoi dei egiten die bertaratzeko, izan ere, egin daitekeen guztia gutxi da hainbeste urtetako errepresio eta giza eskubideen urraketa etengabean. Honetaz gain ekimen interesgarri baten berri ere eman nahi dizue, izan ere musikaherriak "bi herri irrintzi bat" diskoa zuzenean aurkeztuko baitu aste honetan. Disko hau, saharar herriari elkartasunez ekoiztu zuten hainbat taldek eta gaur Bilboko Bilborock aretoan aurkeztuko dute 21:00etan, eta gaur zortzi 21:30tan Donostiako Guardaetxean.
Bi herri irrintzi bat !
Herriok independentzia!