Datozen egunetan Sardiniako eta Herrialde Katalanetako askapen borroka hizpide Euskal Herrian

Pasa den urriaren 12an Europako transnazionalek, eta bereziki españolek Abya Yalako herrietan burutzen duten lapurreta salatu ostean, Kataluina eta Sardiniako herriek aurrera darraiten borrokari tartea eskaini nahi diogu. Honela Herrialde Katalanetako eta Sardiniako kideen eskutik burujabetza eta sozialismoaren aldeko borrokan dituzten erronkak ezagutuko ditugu.

Azaroan Sardiniatik etorritako militante internaziolista bat izango dugu Euskal Herrina. Mediterraneoko irla txiki honetan, Italia zein kapitalismoaren atzaparretatik askatzeko urte luzetako borrokara hurbilduko gaitu eta bere esperientzia azaldu.

Abenduan berriz, Endavant-eko kideen eskutik Herrialde Katalanaren askapen nazional eta sozialaren inguruko xehetasunak jaso eta ezagutaraziko ditugu. Euskal Herrian ezaguna den borroka dugu Herrialde Katalanena, ezaugarri amankomun nabarmen ugari ditugulako eta gure arteko elkartasunak kapitulo ugari bizi izan dituelako. Gaurko egunez ordea harreman eta esperientzia ekar-truke horren garrantzian berresten gara. Horregatik beraien diskurtso eta praktika politiko apurtzailea (kapitalismoa eta Estatu Españo eta Frantsesarekiko) nola uztartzen duten trasladatuko digute. Bereziki gaurko egunez bizi dugun krisi sakon honen testuinguruan eta instituzioetan naiz kalean dauden ekimen eta mobilizazioetan kokatuz.

Euskal Herrian ezaguna den borroka dugu Herrialde Katalanena, ezaugarri amankomun nabarmen ugari ditugulako eta gure arteko elkartasunak kapitulo ugari bizi izan dituelako. Gaurko egunez ordea harreman eta esperientzia ekar-truke horren garrantzian berresten gara. Horregatik beraien diskurtso eta praktika politiko apurtzailea (kapitalismoa eta Estatu Españo eta Frantsesarekiko) nola uztartzen duten trasladatuko digute. Bereziki gaurko egunez bizi dugun krisi sakon honen testuinguruan eta instituzioetan naiz kalean dauden ekimen eta mobilizazioetan kokatuz.

Ikasturte berriarekin “Europa Astinduz!” kanpaina jarri genuen abian. Bertan Europako Estatu, instituzio eta kapitalak jokatzen duen paper inperialistarekin batera, beraien interesen mesedetan herri sektore mobilizatuaren aurka burutzen duten errepresioa salatu nahi dugu. Baina bereziki elkartasuna azaldu marko honen agorpena adierazi eta borrokan ari diren herri eta herritar sektore ezberdinei. Horregatik, garrantzia berezia eman nahi diegu Europan garatzen ari diren askapen sozial eta nazionalean murgildu dauden prozesuei, baita eta herri boterearen eraikuntzan egon badauden eta garatzen ari diren espazioei.

Sardiniako hitzaldien bira:

Azaroak 22 ostirala, 18:00etan Urretxuko Gaztetxean

Azaroak 27 asteazkena, 20:00etan Zumaiako Inpernupe Herriko tabernan

Azaroak 29 ostirala, 19:30etan Altsasuko “Gure etxean”

Abenduak 3 asteartea, 19:00etan Barakaldoko Herrikoan Adnarik tabernan

Abenduak 4 asteazkena, Zizur Nagusiko Gaztetxean

Abenduak 5 ostirala, 19:00etan Donostiako Antiguoko Txantxarreka Gaztetxean

Abenduak 12 osteguna, Deustoko Herriko tabernan


Herrialde Katalanetako hitzaldi bira:

Abenduak 10 asteartea 19:30etan Arrasateko Irati Herriko Tabernan

Abenduak 11 asteazkena

13:00tan Gasteizko unibertsitatean

19:30etan Algortako Abian Herriko Tabernan

Abenduak 12 osteguna Zizur Nagusiko Gaztetxean

Abenduak 13 ostirala 19:00etan Donostiako Antiguako Txantxarreka Gaztetxean