Denok grebara! Denok kalera!

Martxoaren 29rako Hego Euskal Herriko hainbat sindikatu eta gizarte mugimenduk egin duten Greba Orokorrerako deialdiarekin bat eginez, interneteko hainbat aktibistek GO pikete informatiboa berriro ere martxan jarri dugu, greba egunean tokian tokiko informazio zuzena emateko asmoarekin.

Horretarako aurreko greba deialdietan erabilitako komunikazio estrategiari jarraipena emango diogu, herritarrek greba orokorrean egindako ekimenei bisibilitatea emanez.

Interneteko tresnak erabiliko ditugu ekimenen jarraipena egiteko, eta gure albiste eta balorazioak plazaratzeko.

Jarraipena egiteko tresna hauek erabiliko ditugu:

Webgune honen bidez egunean zehar jasotako bideo, argazki eta albisteak plazaratuko ditugu.

@grebaorokorra Twitterreko kontua zabalpenerako

Ekimena parte-hartzailea da, eta horregatik webgunearen eskuratu daitekeen informazioarekin, interneten dabilen greba orokorraren aldeko jende guztia edukiak sortu eta elkarbanatzera gonbidatu nahi ditugu. Horretarako greba egunaren bitartean #grebaorokorra traolarekin edukiak etiketatu eta elkarbanatu behar dira, eta greba egunean bertan #grebaorokorra edo #m29greba etiketak erabiliz.

Edukiak igotzeko zer egin eta nola etiketatu azalduz bideo hau prestatu dugu.