Dick Emanuelsson kazetariak Arrasaten hitzaldia eskainiko du

Dick Emanuelsson kazetari Suediarra da eta Hego Ameriketako aktualitate politikoaren gainean aditua. Urte luzeetan zehar Kolonbian bizi izan zen, bertako egoera sozial eta politikoaren jarraipena egiten. Lan horregatik hain zuzen mehatxu eta jazarpen etengabea pairatu zuen.

Datorren apirilaren 22an berarekin batera egungo Kolonbiako testuinguru politikoaz eta bake elkarrizketen inguruan hitz egiteko aukera izango dugu. Dena Arrasateko Irati Tabernan.

Ez galdu aukera eta hurbildu!