Dokumental internazionalisten maratoia asteartero Andoainen

Kartela handiagoa ikusteko klik hemen

Andoaingo Irunberri Kultur Elkarteak bere II. dokumental maratoia ekimena martxan jarriko du hurrengo asteartetik aurrera.

Latinoamerikako Herri anaien borrokak ikusgai izango ditugu asteartero arratsaldeko 8etatik aurrera. Emanaldien iraupenak ez du ordubetea iraungingo, dinamikoa eta atsegina izan dadin.

Oraingoan Euskal Herriarekiko elkartasun gertakari bat ere ezagutuko dugu, Uruguayen gertatutakoa, bertako bi hildako utzi zituena.

Internazionalismoa Herrien arteko xamurtasuna denez, zabaldu eta parte hartu!

XV. urtemugan Irunberri LIBRE nahi dugu!