Donbassekiko aste solidarioa Iruñeako elkartasun egunarekin amaitu zuen Askapenak

IKUSI:¿Qué está pasando en Ucrania? Claves para entender el conflicto

Joan den asteko asteazkenean, Donbassekin aste solidario bati hasiera eman zion Iruñerriko Askapenak. Zizurreko Esparru Gaztetxean hitzaldia egon zen Zizurreko Ernairekin batera antolatuta, eta jendetza egon zen gai ezezagun honen berri izateko asmoz. 40 gazte baino gehiago elkartu ziren, eta pozik atera ziren bertatik, lehen eskutik jasotako informazioa eskuratuta.

Larunbatean, Ernai, Kateak Astintzen, Iruñea Antifaxista eta Askapenak Donbassekin elkartasun eguna ospatu zuten Iruñerrian. Eguerdiko 12tan hasi ziren Kalekalden Donbasseko egoeraren inguruko hitzaldiarekin, Ukraina ekialdean kazetari  lanetan egondako Askapenako militantearen eskutik. Gatazkaren nondik norakoak azaldu eta bertako egoeraren berri eman zuen, joandako bi kideek ateratako argazkiekin lagunduaz. Hogei pertsona inguru egon ziren hitzaldian, eta bertaratutako jendeak interes handiarekin jarraitu zuen, galdera asko eta informazio elkartrukatze aberasgarriarekin. Ondoren bazkaria egin zuten; 50 pertsona elkartu ziren bertan, eta Donbasseko gaiaren inguruan gehiago sakontzeko probestu zuten tarte lasai hau.

Bazkalostean, aldaketaren aldeko manifestaziora bildu ziren donbassekiko solidarioak, “Nafarroan herriak erabakitzen du” lelopean Iruñeako kaleak zeharkatu zituena. Ondoren, Merkaderes kalera hurbildu ziren  “Gora Herrion Erresistentzia! Donbassetik ez dira pasako!” kontzentrazioan parte hartzeko. Ozen entzun zen Iruñean Donbassen aldeko aldarria, 50 pertsona inguruko kontzentrazioan.

Elkartasun egunari bukaera polita emateko, kontzertuak egon ziren kalekalden, pintxo goxoez lagunduta. Debatik etorritako Oldarkor, Mamut & The Palmeras Stuck goierritarrek eta Skabidean iruindarrek bat egin zuten Donbassekiko elkartasunarekin, eta giro ederra jarri zuten gaueko ordu txikiak arte, bertaratutako jende andanaren gozamenerako.

Iruñerria Donbassekin bat!

Gora Herrien Erresistentzia!

Donbassetik ez dira pasako!!