Donbassekin elkartasun asteburua Baztanen

Baztango Askapena eta Ernaiek antolaturik iragan asteburuan Donbassekin elkartasun asteburua burutu zuten. Ekimen ezberdinak burutzeaz gain Baztango Udalak (Nafarroa) Donbasseko herriari babesa emateko mozio instituzionala onartu du eta Pervomaisk herriarekin senidetzeko aukera aztertuko du.

Ostiralean ekin zioten ekimenari “Masacre en Kiev” proiekzioarekin. 25 bat pertsona izan ziren Kiev-eko plazako gertakaria azaltzen duen dokumentak ikustera bertaratu zirenak. Gatazkaren arrazoiak eta gaur egungo egoera lantzeko berriz, hurrengo egunerako larunbata hitzaldia antolatu zuten. Banda Bassottiren eskutik irailean brigadan eta urrian berriz kazetari lanetan aritutako euskal militante internazionalisten eskutik Elizondon batu ziren hurbildutakoak.

Hasierako banaketa geografikoa eta izandako gatazkak aipatzeaz gain, bertan ikusitakoaren argazkiak ere erakutsi zituen hitzaldian. Publikoa interesatua eta parte hartzailea izan zen eta hitzaldiak uste baino gehiago iraun zuen. Saioari amaiera emateko elkarretaratzea burutu zuten hitzaldira bertaratu zirenekin.

Bazkariarekin eman zioten jarraipena egunari, eta bertan lasaiago Donbasseko egoeraz hitz egiten segitzeko parada izan zuten.

Baztango Ernai eta Askapenatik eskerrak eman nahi dizkiete bertaratu diren kideei eta hitzaldia eskaini zuten lagunari. Bestalde, Askapenako kideek urte berriko saski zozketak antolatu dituzte, Donbassera diru igorketa baten egiteko.

Gora herrien erresistentzia!

Donbassetik ez dira pasako!

IKUSI:¿Qué está pasando en Ucrania? Claves para entender el conflicto