Donbasseko erresistentziarekiko elkartasun jardunaldia bihar Laudion

Datorren larunbatean, otsailaren 7an, aurreko larunbatean Arrasaten egin bezala, Donbassekiko elkartasun jardunaldia izango da Laudion, Gaztetxean, Askapenak Laudioko Gazte Asanbladarekin batera elkarlanean antolatuta.

Egunari arratsaldeko 16:30etan emango diote hasiera hitzaldi batekin. Lur Gil, Donbassen brigadan izandako Askapenako kideak bertan bizi eta ikusitako esperientzia azaldulo du eta Asier Blas, EHUko Zientzia Politikotako irakasleak berriz, Altzairuzko Oihalaren osteko Europako ekialdeko herrietako testuinguru historikoa eskainiko du. Hitzezko azalpenak osagarritzeko, Donbassen brigadan izan zireneko argazkiak ikusgai izango dira egun osoan zehar.

Azkenik, elkartasun jardunaldi hau, (elkartasun ekonomikoa ere) denez gero, sarrera bi eurotan kobratuko den kontzertu emanaldia egongo da: Sakeo (Koma taldeko kide ohiak osatutako taldea), Laudioko Erio taldea eta DJ gonbidatua izango dira. Biltzen den dirua Donbasseko errefuxiatuen kanpalekuetara bidaliko da.