Duintasuna defendatuz gose greban

Duintasuna defendatuz, 1600 preso politiko palestinarrek gose greba muga gabeari ekin diote.

Borroka honen helburuak hauetxek dira: bakartze politika etetea, hezkuntzarako eskubidea berrezartzea, arreta mediko egokia  bermatzea eta familien bisitak errespetatzea hain zuzen.

Preso politikoen nazioarteko egunaren arira hasi dute gose greba palestinarrek, izan ere, egoera jasangaitza da komisaldegi eta gartzeletan. Honetaz gain, gatazkaren parte aktibo izan arren, gatazkatik eta errealitatetik aldendu nahi ditu Israelek, isolamendu, bisita eta bestelako estrategia bidez.

Askapenak, bere elkartasunik beroena eskani nahi lieke, preso eta senitartekoei, eutsi gogor eta animo!!!

Gora palestina askatuta!

Munduko preso politikoak kalera!