Durangoko Azokan egutegi, diskak eta liburu internazionalistak eskuragai prezio ezinhobean

Durangoko Azoren edizio berri bat hastear dago eta urtero bezala egutegi, musika eta liburu internazionalistak prezio ezinhobean eskuragai jarriko ditugu.
 
2013ko egutegi internazionalista eta "Latinoamérica canta a Euskal Herria diska bilduma gomendatu nahi dizkizuegu aurten. 5 eurotan bakoitza salgai aurkituko dituzue Artekale 60. zenbakian izango dugun postuan. Bertan elkar ikusiko dugu!
 
Bildumak "Latinoamérica canta a Euskal Herria" du izenburu eta Argentinako Euskal Herriaren Lagunak-ek eta Askapenak elkarlanean argitaratu dute bi helburuekin: alde batetik azken bi urte hauetan Buenos Aires-eko Herriko Tabernatik pasatu diren musikariak edo Euskal Herriarekin begirune duten musikariei errekonozimendua emateko, eta bestetik Mezo Bigarrena (Algortako musikaria zena) omentzeko.
 
 
Diskak dituen 21 abestietan Mezo Bigarrena beraren abesti bat eta bere bi bertsio daude (Santiago Feliú eta Pedro Conde egin dituztenak) eta gainontzekoen artean Latinoamerikako borrokak edo errealitate ezberdinak islatzen dira, Argentina, Chile, Cuba, Venezuela, Perú, México eta Honduras-eko musikarien abestien bilduma osatuz.
 
Maite eta Arantza Aguirregomezcorta Pasaian jaiotako “Gerrako umeak” dira. Gorabehera askoren ostean, Argentinara heldu ziren familiarekin batera eta bertan bizi dira. Hala ere, inoiz ez dituzte sustraiak ahaztu eta are gutxiago euren ama hizkuntzan abestea, eta horren lekuko izan ohi da Buenos Aireseko Herriko Taberna.
 
1.- JOSE LUIS MEZO BIGARRENA: (Euskal Herria) Galdu dutenekin
2.- RAFAEL AMOR: (Argentina): Independencia
3.- FRANCISCO BARRIO “MASTUERZO”: (MÉXICO) Gutxi gora behera / Resistencia
4.- RAUL CARNOTA: (Argentina) Mano única / Hasta el otro carnaval (Cristina Ghione)
5.- PEDRO CONDE (Argentina) Caballo Rojo (Mezo Bigarrena)
6.- EVELYN CORNEJO: (Chile) América sí
7.- DÚO ENARMONÍA: (Argentina) Mucho bicho (Guido Tonina)
8.- NICOLAS FALCOFF: (Argentina) Desaparecen
9.- SANTIAGO FELIÚ: (Cuba) En este barrio (José Luis Mezo Bigarrena)
10.- PABLO FERNÁNDEZ: (Argentina) La Patria Grande
11.- ALEJANDRO URRA: (Chile) Mi rabia
12.-VICENTE FELIÚ: (Cuba) La mañana después
13.- PAULA FERRÉ: (Argentina) Mujer originaria
14.- GRUPO MESTIZO: (Venezuela) Vamos pa' Santa Inés
15.- WALTER HUMALA: (Perú) La rosa roja
16.- KARLA LARA (Honduras) La casa de la justicia
17.- MAITE ETA ARANTZA*: (Euskal Herria) Canción vasca
18.- PABLO MERLETTI: (Argentina) Montonero
19.- PILMAIQUÉN: (Argentina) Oasis (P.Mlikota y D.Usorach)
20.- JUAN RUGGIERI: (Argentina) Ahí va la libertad
21.- GABO SEQUEIRA: (Argentina) El anarkista (José Arcadio Márquez)