Egia galdua /Juarez hiritik kronika

policias juarezJuarez, Juarez Hiria deritzoguna, Chiuhaua estatuaren iparraldean kokatuta dagoen bi milioi biztanleko hiria da. Nahiz eta hiria gaztea zein ezaguna izan, urte luzetako historia du. Biztanleen ustetan ez da historia eraikinetan kokatu behar baizik eta kaleetan; betidanik, eta kapitalismoa hedatu zenetik are gehiago, kontinente txikitzailearen negozio-ate bilakatu delako.

Begirada azkar batean, troka baten edota oinez hiri lasaia, baketsua eta maitekorra ematen du. Pelikulek deskribatzen ohi duten bezalakoa. Zer gertatzen da kaleetan munduko bigarren hiri arriskutsuena izateko? Zer ezkutatzen dute orduan begirada beldurtiek eta pauso labainkorrek?

Edozelako duda barik Mexikoko zein Juarezeko arazoa urte askotatik hona emandako politika kapitalistaren ondorioa da. Botere banaketa oso desorekatuta dago, militarizazioa da aitzakia askoren ondorioa, herritarrak inoizko behartasun eta pobrezia tasa altuenean bizi dira. Polarizazio nabarmen horren aurrean, zein da Gobernuaren erantzuna? Zapalkuntza eta eskubideen murrizketa. Juarez mugan egoteak, ordea, areagotu egiten du errepresio egoera.

Makilak, esate baterako, herriaren eta pobreziaren artetik aberastasuna ustiatzeko sortutako multinazionalen adarrak dira, denak estatubatuarrak edo europarrak. Kokapen estrategikoa izaten dute, auzo txiroenen inguruan lekutuz. Badago uste orokor bat makilen aurka, baina gehienetan langileak hamar orduko lanegunak egitera beharturik, oso ordainsari txiki baten truke (380 peso), nahiago dute arazoetan ez sartu eta lanetik etxera joan eta etxetik lanera, kasu honetan makiletara. Aipatutako joera horrek, isolamendua bultzatzen du langileen artean, ondorioz, auzokideen artean. Villas de Salvarcarko errepresioaren ondorioz, ordea -ondorio latzak izan zituen, hamasei hildako-, auzokideen arteko batasuna sortu da azken errekurtso modura, auzokideak elkar ezagutzen hasi dira haien eskubideak defendatzeko asmotan; baita lortu ere.

Beldurra hedatzea, ostera, errepresioaren helburu bihurtzen ari da Juarezen. Calderonek narcoen aurkako politika, herriaren kontra egiten diren errepresioa justifikatzeko erabiltzen du. Polizia narco mugimenduaren zaintzaile ei da, eta hauen kontra altxatzeko adorea duenak, biziarekin ordaintzen du salaketa; ez da bidezkoa! Zelan sinetsiko du herriak politikan? Non eta batezbesteko heriotza kopurua egunean bederatzi hildakoena den, non emakumeak bortxatuak, erailak eta ikertu gabeko kasuak diren. Bozkak iruzurra izan ohi dira, katamalorik gabekoak, herriak ez du herri-burua aukeratzen.

Hiri “fallido” honetan Gobernuak bultzatutako irtenbide bakarra militarizazioarena da, mugaren kontrola indartzea... Eta hori guztia zertarako? Nahiko desorekatuta dagoen hiri honetako biztanleak lekuz aldarazteko, eta Estatu Batuen dibertimendurako eta negozio fluxu bilakatzeko. Juareztarren esaldi famatu batek, honela dio: “merkeagoa da hiria balaz garbitzea, pobrezia janariz eta lanaz hornitzea baino”.

Egoerak eztanda egin behar zuen hiri honetan eta hala egin du; alde batetik, zein bestetik. Gobernuak errepresio handiagoarekin urratzen ditu giza eskubideak; alabaina, beheko mailan eta egoeraz nazkatuta dauden lehen mugimenduak hasi dira jaiotzen, ausartak eta atzera egiteko asmorik ez dutenak. Horren adibide: antimilitarizazio fronteak, Mujeres de Regreso a Casa emakumeen eskubideen aldeko taldea, talde feministak, Lomas de Poleoseko borroka, edota borroka askoren eredu bihurtu den Villas de Salvarcareko auzo antolamendua.
Hauxe duzue Juarez Hiriko arazoaren laburpen xumea. Komunikabide sentsazionalista eta gezurtien esku uzten ditugu gure pentsamenduak behin eta berriro; azpi-irakurketa bat eginda, argi dago, errealitatea ez dela, gure gezur kutxetan agertzen den moduan, hilketa guztiak narkoek eginak direla.

Gobernuaren terrorismo justifikatuak are gehiago blaitzen dituodolez eta penaz Juarezeko kaleak eta herritarren bihotzak. Hain jende jator, ireki eta zilegizko borrokalariak jaso gaituen hiritik....