Egin dezagun bidea Irailaren 17an Donostian

En castellano (artículo de Gara)

Datorren larunbatean Donostian izango den manifestaziora joateko deialdiarekin bat egiten du Askapenak.

Egin dezagun bidea!

Hemen elkartu garen partidu politiko, sindikatu eta eragileok, euskal preso politikoek frantziako eta espainiako kartzeletan bizi duten egoerari buruzko kezka agertu nahi dugu herritarren aurrean.

Haien eskubideak berehala errespetatuak izan daitezen, eta oraindik -orain errepresio irizpideetan iltzaturik dirauen kartzela politika gainditua izan dadin, gure konpromisoa agertu nahi dugu.

Eskubide oinarrizkoenak urratzeaz gain, Euskal Herrian zabalduriko denborapolitiko berriak eskatzen duen parametroetatik erabat aldendurik dagokartzela politika. Gure indarrak batzea funtsezkoa da berau gainditzeko. Kartzela politikak lehen bait lehen abandonatu behar ditu mendeku, xantaiaeta erabilpen irizpideak, Euskal Herrian zabalduriko prozesu demokratikoarentzat oztopo izatetik, bakea eta konponbide demokratikoa sustatu eta elikatzeko esparru izatera pasatuz.

Hartara, kartzelan bizitzen diren egoerarik gordinenak berehala desagertu behar dute. Igarotzen den minutu bakoitza zama astun bat da euskal jendartearentzat, eta oinarrizkoenak diren eskubideen galera nabarmenak dakartza. Dispertsioak istripuak eragiten eta asteburu oro milaka pertsonen biziak arriskuan jartzen jarraitzen du. Gaixorik diren preso politikoak berehala askatu behar dira. Gainera, isolamendu, mitard eta bakartze egoerak ezin dira gehiago zigor gisa erabili. Mozorropean aplikatzen den bizi arteko zigorrak bukatu egin behar du, ezarria izan zitzaien zigorra beterik ere kartzelan dirauten presoak askatuz, bai eta 3/4 beterik dituztenak ere.

Ildo horretan, irizpide honekin amaitzeko momentu garrantzitsuan aurkitzen garela badakigu, bizi arteko zigorra faktikoki aplikatzeko 197/2006 dotrina espainiako Auzitegi Konstituzionalak aztergai baitu. Neurri hau 71 preso politikori ezarri zaie jada, garaian ezarri zitzaien kondena luzatua ikusi dutelarik.

Europako kartzela legeria gogorrenaz ari gara hizketan, zeinak 30 urte baino gehiago kartzelan emandako pertsonak egotea dakarren, eta 15, 20 edo 25 urteko kondenak bete ostean, zigorra luzatuz kartzelan segitzea posible egiten duen. Demokrazia eta eskubideen aurka bete betean jotzen duen irizpidea da hau, euskal jendarteko gehiengo zabal baten eskakizunei muzin egiten diena, eta oinarri gisa erabilpena eta xantaia dituena. Hona ba, argi bezain argi diogu, herri honen oraina eta geroan 196/2006 dotrinak ez duela inolako tokirik.

Horregatik, urratze hauei guztiei eskufrenoa bota eta denon artean eskubide guztien errespetua ardatz izango duen aldi berri bat eraiki dezagun, euskal preso politikoen eskubideen alde manifestazio haundi bat egiteko deialdia luzatzen diogu euskal jendarteari.

Zentzu horretan, irailaren 17an Egin Dezagun Bidearen ekimenez burutzekoa den manifestazioaren garrantzia azpimarratu nahi dugu. Herritarrei deialdi zabala luzatzen diegu egun horretan protagonismoa har dezaten, guztion artean kartzela politika alda dadin bultzatzeko, Euskal Presoak beren eskubideekin Euskal Herrira ekar ditzagun, bizi arteko zigorra ezartzen duen dotrina indargabetu dezagun eta gaixorik diren presoak etxera ekar ditzagun.

Eskerrik asko.

LISTA DE ADHESIONES

PARTIDOS POLÍTICOS

Ezker abertzalea
Alternatiba Eusko
Alkartasuna
Abertzaleen Batasuna
Aralar

SINDICATOS

LAB
HIRU
EHNE
ESK
STEE-EILAS

AGENTES SOCIALES

Eleak
Etxerat
Bilgune Feminista
Lokarri
Euskal Herrian Euskaraz
Ikasle Abertzaleak
Bai Euskal Herriari
Iratzarri
Euskal Herriak Bere Eskola
Gazte Abertzaleak
Askapena
Gazte Independentistak
Ezker Abertzale Historikoa