EH Palestina Eguna girotzen hasteko ekitaldiak antolatu dituzte datozen egunetan Lesaka, Bera, Elizondo, Doneztebe eta Iruritan

Apirilak 18, ostegunarekin, "5 cámaras rotas" pelikula ikusgai izanen da Berako Kultur etxean 20:00etan "Palestinaldia" zine-dokumentalaren barruan

«Palestinarrei elkartasuna adierazteko, Israelek Nazioarteko Legedia bete eta Giza Eskubideak Errespetatu ditzan» Euskal Herria Palestina Eguna ospatuko da maiatzaren 18an Elizondon.

Horren harira, gaiarekin lotutako erakusketak eta pelikulak izanen dira ikusgai datozten egunetan Lesaka, Bera, Elizondo, Doneztebe eta Iruritan.

Apirilaren 12tik 21era, Palestinar marrazkilarien irudiak ikusgai egonen dira Lesakan. Bera eta Elizondon berriz, Gazako haurren marrazkiekin erakusketa paratuko dute, Beran apirilaren 22tik 29ra arte eta Elizondon maiatzaren 1etik-17ra. Gaiarekin lotutako Unitate Didaktikoa ere eskainiko dute. Lesakan apirilaren 22tik 28ra eta Iruritan maiatzaren 1etik 12ra.
Erakusketez gain, palestinar zine dokumental zikloa abian da. Dagoeneko Lesaka eta Elizondon, egin dituzte saioak eta orain Bera eta Doneztebekoen txanda da. "5 camaras rotas" pelikula ikusgai izanen da apirilaren 18an Berako kultur etxean eta apirilaren 25ean Doneztebeko erakusketa gelan, 20:00etan.

Euskal herria-Palestina eguna burutuko da Elizondon heldu den maiatzaren 18an.

Palestinak sufritzen duen jazarpen eta okupazioari aitzin egiteko, 2005ean Palestinako herri-mugimenduek  BDS (Boikota, Desinbertsioa, Isunak) nazioarteko kanpainari ekin zioten, Israeli nazioarteko legedia betearazteko. Euskal Herrian, aldarrikapen honekin bat egiten dutenek (internazionalistak, alderdiak, sindikatuak, Palestinako herriekin senideturiko herriak, gazteak, ikasleak, GKEak, brigadistak, eta abar) Euskal Herria-Palestina Sarea osatzen dute.