EHL sareko kideak ere itsasoa gara

Ohar honekin batera Euskal Herriaren Lagunak (EHL) sarek datorren urtarrilaren 11ean Bilbon ospatuko den Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen aldeko “Tantaz tanta itsasoa gara” ekimenari atxikimendua adierazi eta bertan parte hartzeko deia luzatzen du.

Azken hilabeteetan tantaz tanta atxikimendu eta ekarpenak batzen joan dira Euskal Herrian naiz nazioartean. Argentina, Dinamarka, Alemania, Bordeux, Paris, Madrid, Valentziatik ere gure tanta jarri nahi izan dugu, herrien arteko elkartasunak ibai eta erreken antzera, ez duelako mugarik ezagutzen. Distantziarik luzeenak zeharkatzen ditu, lurralderik lehorrenak gainditu eta basorik sakonenak gurutzatu helmuga duten itsasora heltzeko. Horregatik Italia, Paisos Catalans, Madrid, Aragoi, Andaluzia eta Frantziako EHL sareetako partaideak tanta bihurtu eta igerian, hegan edo oinez, Bilboko itsasora batuko gara datorren larunbatean.

Pareta gris eta garaienek ere ezin dutelako itsasoaren indarra gelditu, tantaz tanta gu ere itsasoa izango gara. Urtarrilaren 11ean denak Bilbora.