EHNE Bizkaiako baserritarren elkartasun mezua
Abadinon, apirilak 24
Askapenako adiskideei:
Mezu honen bitartez, ASKAPENAk euskal elkartasun internazionalistari egindako ekarpen nabarmena azpimarratu eta goraipatu nahiko genuke; gure elkartasuna merezi eta behar zuten herri eta burruken alde abotsa altxatzeko ausardia izan duelako (duzuelako), beste batzuk ausartu ez direnean/zirenean.
Zuen jarduna oso eskuzabala eta oparoa izan da, eta gazte belaunaldi askorentzat formazio iturri izan zarete.
Zuen lana kriminalizatzeko saiakera, elkartasun politiko internazionalista lurperatzeko saiakera da.
Kapitalismo globalizatzailearen aurrean herrien arteko elkarlaguntza da defentsa aukera hoberena eta bakarra ziurrenik, baita Euskal Herriarentzat ere.
Gure babes eta elkartasun osoa duzue kriminalizazio une zentzugabeko zail hauetan.
Globalizatu dezagun burruka! Globalizatu dezagun itxaropena!
Besarkada bat.
EHNE Bizkaiako baserritarrak