EHren aldeko festa Belfast-en

festaJoan den larunbatean Belfast Basque Solidarity Committee/Belfasteko Euskal Herriarekiko Elkartasun Batzordeak antolatuta 100 lagun inguru bildu ziren "Borroka Kantak Gaua" izeneko ekitaldian. Gauan zehar Belfast eta Dublingo 10 abeslari eta musikarik EH, Irlanda eta beste munduko kanta iraultzaileak abestu eta jo zituzten Roddey McCorley's Elkarte errepublikarrean. 
 
Etengabean EHren aldeko mezuak plazaratu ziren. Elkartasuna nagusi izan zen eta horren adibidea dira Igor Letona, Iban Apaolaza eta Josetxo Otaegi euskal preso politikoei bertan idatzitako postalak.


Gauari amaiera emateko Hendaiako abeslaria duen Dublingo Erik Noon & The Future Gypsies taldeak jo zuen eta "Sarri, Sarri" abestiak jende guztia dantzan jarri zuen. Gauaren azken kanta "Txoriak, txori" izan zen. Jakin gabe, milaka kilometrotara Mikel Laboa handiari "adiorik ez, gero arte baizik" esaten genion. 
 
Kalitateak, hunkidurak eta giroak gau arrakastatsua eta ahanztezina sortzen lagundu zuten.

Belfast Basque Solidarity Committee-ak gaua Friends of the Basque Country elkartasun sarea aurkezteko eta azken 5 urtez egindako lanari segida emateko beharrezkoa den dirua biltzeko probestu zuen.