Ehunka lagunek hartu dute parte Donostiako manifestaldian 'Palestina askatu, Israel hiltzaile' lelopean
Atzo Paletinaren Aldeko Plataformak manifestazioa burutu zuen Donostiako erdigunean Israelek nazioarteko uretan buruturiko sarraskia eta nazioarteko estatuen konplizitate eta hipokresia salatzeko.
350 lagun atera dira kalera Palestinar herriari elkartasuna adierazi eta Israelgo estatuak beste behin ere nazioarteko ordenamendu juridikoari emaniko ostikada salatzeko.
Era berean, Israelgo ejerzitoaren informazioaren erabilera interesatua salatu dute, "beraiek baitira, momentu honetan dugun informazio ororen iturri. Jakitun gara, informazioa baino desinformazioaz ari garela".
Donostiako Plataformatik Euskal gizarteari aktiboki palestinako 200 eragile ezberdinek egin zuten deialdiarekin bat egitea eskatzen diote eta, Desinbertsio, Boikot eta Zigor ekonomikoak bultzatzea eta ondorengo egunetan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzea.
Gora Palestina!
Gora elkartasuna!
Israeli boikota!