El Salvador eta Mexiko: Gasteizen antolatutako hitzaldien kronika

Pasadan asteazkena 13, Hector ibarra gonbidatua eduki genuen Gasteizen gure artean. Goizean, unibertsitatean eman zuen hitzaldia.

Bertan " Pueblos originarios en la selva Lacandona" hitzaldia entzuteko aukera izan genuen, 30 lagun inguru bildu ginelarik.
Arratsaldean, berriz, El salvadorreko gerra garaiko eta gaur eguneko egoerari buruzko hitzaldia entzuteko parada izan genuen, 35 lagunetik gora elkartu ginelarik.
Giro ederreko bi hitzaldi hauetan brigada kanpainaren berri eman eta jendea brigadetan apuntatzeko deialdia egin zuen Gasteizko Askapenak.

Héctor Angel Ibarra "Genaro" Mexiko eta Erdialdeko Amerikako mugimendu politiko-sozial eta politiko-militarretan espezializatutako historiagilea da. México DF-n jaio zen 1954 eta gaztetatik militatu du erakunde iraultzaile anti-kapitalistetan (Alianza Marxista Revolucionaria, Corriente Socialista, Sindicato Nacional de Mineros...). 1982an El Salvadorreko gerrillari batu zitzaion internazionalista gisa eta hamar urtez borrokatu zuen bertako diktadura militarraren aurka.