El Salvadorreko gazteek EHrekin elkartasun ekintza ikusgarria egin dute
El Salvadorren, Morazan departamenduko, Segundo Monteseko "Che Guevara brigadak" Euskal Herriarekin elkartasun keinu izugarria eduki du. El Salvador guztian kartelak itsatsi eta boletinak banatu dituzte merkatuetan eta jende asko dabilen tokietan, guztira 8.000 boletin informatibo eta 4.000 kartel. Che Guevara brigadak egin du baina MOVIMIENTO SALVADOREÑO EN SOLIDARIDAD CON EL PUEBLO VASCOren izenean firmatu dute. (ikusi argazki galeria).
El Salvadorreko 14 departameduetan goizeko 7etan hasi ziren lanean eta kapitalean enbajada guztietan, merkatuetan eta zentro komertzialetan ibili dira. Departamenduetan ordea, kabezerak eta herri handienetan ibili dira gazteak egun guztian zehar.
Irailean hasi ziren Euskal Herriaren gaiarekin, Askapenako brigadistekin harremanak izan eta gero. Lanketarako, besteak beste, Askapenako bideoak ikusi dituzte bai eta askatu.org-n (karteletan islatu bezala) berriak hartu eta gaia komunitate txikietan zein auzoetan landuz.
Euskal Herria eta El Salvador borrokak senidetuta badaude ere (Marta Gonzalez, Begoña García eta Pakito Arriaran euskaldunek bertan utzi zuten bizia eta beste ehundaka euskaldun internazionalistak El Salvadorren beren konpromisoa eman), gaur egun elkarren ezjakintasun handia dugu. El Salvador-en asko harritzen dira Euskal Herrian pairatzen dugun errepresioaren datuak entzunda.
Bejon deizuela!
Gora Euskal Herria askatuta!
Viva El Salvador libre!