Elkarretaratzea gaur Bilbon 19:00etan SPRI-ren aurrean: Israelekin merkataritza hitzarmenik ez!

Israelekin lankidetza eta merkataritza hitzarmena salatzeko elkarretaratze deialdia egin du gaurko EH Palestina Sareak.

Deialdia 19:00etan izango da SPRI-ren aurrean (Alameda Urquijo 36, Bizkaia Plaza, Bilbo).

Abenduaren 10 eta 14aren artean, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Legebiltzarreko ordezkaritza batek (Lakuako Gobernuko ordezkari eta SPRI erakundeko kideekin batera) Israelgo zenbait enpresa eta unibertsitate bisitatu ditu, Israelgo enpresa hauek aurtengo irailaren 5etik 7ra Bilbora egindako bisitari erantzunez.

Entzun edo irakurri Rubén Sánchez Bakaikoak Info7 irratian egin duen hausnarketa.

Leer el artículo publicado en Gara

Igandean, Baskongadetako Legebiltzarreko ordezkaritza batek (SPRI erakundeko kideekin batera) Israelgo zenbait enpresa eta unibertsitate bisitatuko ditu, Israelgo enpresa hauek aurtengo irailaren 5etik 7ra Bilbora egindako bisitari erantzunez.

Izan ere, izugarriak dira Israelek Ikerkuntza eta Garapenean lortutakoak, munduan PIB edo Barne Produktu Gordinarekiko bataz-bestekorik altuena inbertitzen du israelek Ikerkuntza eta Garapenean. Badakizue I+D, eta batzuetan I+D+I, edo I+D+I+R eta areago I+D+I+R(ber2), latza benetan.
Jaurlaritzatik diote asko daukatela zentzu horretan Israelengandik ikasteko. Pentsa Israelek (7,5 miloi biztanleko estatu txiki horrek) Bretania Handiak, Alemaniak eta Frantziak batera baino arrisku kapital gehiago erakarri omen du inbertsioetan.

Israel beti izan da aitzindari: ikerkuntzan, kulturan, kirolean, nekazaritzan, zinemagintzan, goi mailako teknologietan, armagintzan, taktika militarretan, okupazioan, kolonizazioan, genozidioan, garbiketa etnikoan, apartheid-ean…

O! Barkatu! Ez dira politika eta kultura, zientzia edota kirola nahastu behar… gauza bakoitza bere lekuan!

Jaurlaritza eta SPRI-tik zera diote: ez al da posible esku batekin palestinarrekin solidarioak izan eta beste eskuarekin negozioak eta harreman normalizatuak eduki Israelekin?

Zentzu horretan gu manikeo hutsak gara, badakizue dena ez da txuria edo beltza… Ezin zaio boikota denari egin, gauza batzuk arbuiagarriak izanagatik…

Ze nazka! Lehendik ere baskongadetako legebiltzarra iruzur demokratiko bat bazen, beittu orain ‘Euzkadi’-ren izenean zer egin behar duten! Ez nire izenean, mesedez!