Elkartasun astea: Napoliko unibertsitatean antolaturiko hitzaldiaren kronika

Martxoaren 5ean Napoliko unibertsitatean hain zuzen,  Euskal Herriaren Lagunak-ek antolaturik ekimen interesgarria izan zen.

Bertan, Lander Libero ekimeneko kidea den Marco Santopadre ezagunak hitza hartu zuen, bere inguruan egiten ari diren ekimenez gain,  Landerren egoeraz hitz egiteko.

Bestetik ikasle mugimenduko kide batek, torturaren inguruan europar batasuneko arloaz gain,Italian 70.en hamarkadan bizi zen errepresioaren inguruan hitz egin zuen.

Askapenako kide batek berriz, herri  mugimenduaren izaeratik, zenbait azalpen eskaini zituen bai erreprsioaren errepaso historiko bat egin eta baita egungo egoeraren gaineko irakurketa bat burutuz.

Ikusmin handia sortu zen unibertsitatean, izan ere, mugimendu handia dago Napoliko ikasle giroan; gelak okupatzen dituzte, elkartasun ekimenak burutu, kasu honetarako presoen argazkiak jarri zituzten pasiluetan, eta baita ikurrina bat jarri ere unibertsitateko balkoi nagusian.

Hitzaldiaz gain, "Barrura begiratzeko leihoak" dokumentala ere eskaini zuten.