Elkartasuna Jesús Santrich eta Kolonbiako preso politikoei!
Sei hilabete pasa dira Kolonbiako Gobernuak eta FARC-EPk bake akordioak sinatu zituztenetik. Ordutik, Gobernuak ez ditu bete hartutako konpromisoetako asko. Kasurik adierazgarriena amnistia eta indultoen legea da, berau martxan jarri zenetik FARCeko 3400 preso politikoetatik soilik 832 preso politikoentzat suposatu baitu onuraren bat. Garrantzia berezia hartzen du epaile eta fiskalek presoen askatasunaren kontra hartutako jarrerak.
Hau izan da Jesús Santrich kolonbiarra gose greba mugagabean jarri duen arrazoi nagusia. Argi dago, borrokaren bitartez soilik lortuko dela bake prosezuari Kolonbiako Gobernuak jartzen dizkion oztopoak gainditzea. Lan horretan, Askapenatik elkartasunik beroena bidali nahi diogu Kolonbiako herriari, bere preso politikoei eta batez ere Jesús Santrichi, hasi duen gose greba mugagabearen aurrean.
Borroka da bide bakarra!
Duintasunezko bake baten alde!