Elkartasunez, Boikota eraikitzen.

eliyahu kanporaUnai Vazquez-GAUR8

Pasa den astean jarri ditu martxan Askapenak, urtero antolatzen dituen jardunaldi internazionalistak, “Palestinarekin Elkartasunez Tour” izenpean, boikota tresna eraikitzailea izan daitekeenaren erakusle.

Euskal artista, bertsolari, abeslari eta abar luze bat, palestinar inprobisatzaile, musika talde zein bakarlariekin arituko dira “Elkartasunez ” manifestua ildotzat hartuta, Israelek ipinitako mugak gainditu, harresiak apurtu eta apartheida garaitzeko. Finean, boikota eraikitzeko.

Baina zoritxarrez, sionistak presionatzeko eta deslegitimatzeko ez da nahikoa palestinarrei ateak zabaltzea. Israeldarrekin harremanak dituztenak salatzea, desinbertsioa eragitea edota edozein adierazpen sionista baztertzea beharrezkoak dira, sionistek palestinarrekin gauza bera egiten duten bitartean. Hori da borroka bidea errefuxiatuak etxera itzuli arte, dagozkien lurrak berreskuratu arte, preso politiko guztiak askatu arte, hau da, subiranotasuna bermatu arte.

Egun Euskal Herrian, kultur mugimendu, kirol talde, ikasle, irakasle zein gaztetxeak auzolan internazionalista hau garatzen ari diren bitartean, berriz ere ordezkati sionistak izan ditugu hegoaldeko hiriburuetan, Mayumana eta Maccavi Tel Aviven eskutik.

Ikusi dugu erkidegoko autnomiko poliziak nola egin zituzten idetifikatzearazteak, katxeoak eta oldarraldiak palestinar koloredun puxikak, pankartak eta zapiak kentzeko; zaurituak ere eragin zituzten, eta hala ere, lagun batek lortu zuen kantxaraino iristea.

Palestina espetxe erraldoia bihurtu dute, eta kartzelatan tresna eskasak dituzte borrokarako. Horregatik gure laguntza, internazionalismoa, beharrezkoa da nazioarteko boikota zabaltzeko, Palestina eta baita gure herria ere libreago egiteko.