Elkartzen, IA eta Askapenako kideak Nazioarteko elkartasun asteaz mintzatu dira A desalambrar irratsaioan

Askapenak eta Euskal Herriaren lagunak (EHL) taldeek martxoaren 2tik 10era Euskal Herriarekin VII. elkartasun astea antolatu zuten Latino Amerika eta Europako herri ezberdinetan.

Hainbat ekimen antolatu ziren, eta ekimen horietako protagonistak, Euskal Herriko eragile ezberdinak izan ziren, hala nola, Elkartzen, Ahaztuak, Bilgune feminista, Euskal Herrian euskaraz, Ikasle Abertzaleak, Ernai, presoen bitartekariak eta Askapena.

A desalambrar irratsaioan, elkartasun aste horretan parte hartu zuten hiru eragileetako kideak izan dira, Elkartzeneko Guillermo, Ikasle Abertzaleetako Xabi eta Askapenako kidea den Guillermo, eta aste horren berri eman digute.

Ikusi Nazioarteko elkartasun asteko argazki galeria

Alemanian ere hamaika ekimen antolatu egin dira

Europa eta Amerikako hainbat hirietan 197/2006 doktrina salatzeko antolatu dira. Ikusi argazkiak

Colombiako hiru errefuxiatu izan dira Hala Bedi Irratiko estudioetan. Hauek beraien herrialdean urratzen ari diren eskubideen inguruan aritu zaizkigu eta, bereziki, gartzeletako egoeraren berri eman digute. Deiler Santiago, Bogotako gartzelan preso politiko moduan dagoen ELNko kidearekin ere zuzenean hitz egiteko aukera izan dugu, eta berak duen egoeraren berri eman digu.

Entzun irratsaio osoa esteka honetan klik eginez