"Epaiketa politikorik ez" lemapean hitzaldia izango da ostegunean Uharten

Datorren irailaren 3an, osteguna, epaiketa politikoen eta bereziki berauen aurkako hitzaldia izango da Uharten. 

Urriaren 19an epaiketa politiko berri bat hasiko da Audientzia Nazionalean. Bertan, Walter, David, Unai, Aritz eta Gabirekin batera, Askapena eta AskapeƱa konpartsa ere epaitu nahi dituzte. Zergatik? Internazionalistak izan eta Euskal Herria zein gainontzeko herrien askapenaren alde egiteagatik. Orain arteko epaiketa politikoen segida bat da urrian hastekoa dena. Hain zuzen hau guztia eta gehiago izango dute mintzagai ostegunean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Uharteko kultur etxean Maider Caminos (Eleakeko kideak), Mikel Bueno (Askapenako kidea) eta Dabid Soto (Auziperatua) kideen eskutik.