Errefuxiatu palestinarren lekukotasuna Urretxu-Zumarragako gaztetxean

Euskal Herria-Palestina Sareak antolaturiko hitzaldi eta aste osoko ekimenen baitan burutu da Urretxu- Zumarragako gaztetxean Adel Abou Salem palestinar errefuxiatuaren hitzaldia.

Adel, errefuxiatu palestinarren bizimoduaz aritu da 30 lagun baino gehiago aurrean zituela. Egun, milioi erdi palestinar errefuxiatutik gora bizi dira Libanon, izan ere, Siriako gatazka eta inperialismoaren parte hartzea hasi zenetik asko gaiztotu da bertako palestinarren egoera, ondorioz 70 mila palestinar errefuxiatu baino gehiago heldu dira Libanora azken bi urtetan bertatik.

Bertako errefuxiatu guneetako egoera oso da gogorra. Izan ere, Nakba egunetik 1948tik milaka palestinarrek alde egin behar izan zuten bere etxeetatik, inguruetako herrialde arabiarretan hartu zuten babes. Haietariko askok errefuxiatu izendapena jaso bazuten ere, okupazio sionistaren jarraipen eta zabalpenaren ondorioz ehunka mila dira nortasun agiririk ere ez dutenak.  Libanoko errefuxiatu palestinarren egoera da guztietan gogorrena, hainbat traba baitituzte egunerokotasunean bizitzari aurre egiteko; ezinezkoa zaie 72 langintzetan aritzea, ezin dute etxe bat bere izenean izan, probezia tasak biztanleriaren 2/3ak gainditzen ditu, osasunean edo hezkuntza arlotan  zailtasun handiak dituzte normaltasunez bizi ahal izateko... Libanon egun dauden 12 errefuxiatu kanpalekutan, egoera antzekoa bada ere, Adelek bera bizi den guneko egoeraren berri eman du batez ere gaurko hitzaldian, hain zuzen EL-Hiwed en jaio eta bizi da egun. Garrantzitsua da oso errefuxiatuen auzia konpontzea, eta konpontzeak euren sorlekuetara, euren etxeetara itzultzea esan nahi du, derrigorrez, 6 hamarkada baino gehiago pasa arren deserrian. Zentzu honetan, nazioarteako gobernuen konplizitatea tarteko, Israelgo estatu sionistaren mesedetan, haren aurkako presioa eta Boikot Deisnbertsio eta Zigor ekimenean sakontzeko eskaera luzatu  digu bertaratuoi.Ondoren Arrasateko zenbait lagunekin batera afari ostean, errefuxiatuen gaia izan zuen berriz ere hizpide.

Errefuxiatu palestinarrak etxera itzultzeko eskubidea ez delako negoziatzen:

Errefuxiatu Palestinarrak etxera!

Gora Palestina Askatuta!