Ertzaintzak Gabi eta Iontxuren ongi etorrian 4 zauritu eragin ditu Sopelan

 

Askapenak bere gaitzespenik gogorrena helarazi nahi die, lerro hauen bidez, kargaren arduradunei, Herriko Taberna barruan egiteko agindu eta gero bertan karga egin, zer ez dugu ikusi behar gure herrian?

Saiatu eta saiatu ari badira ere, ez da helduko herri honetara preso politiko bat kartzelatik irten eta beren lagun eta senideak ongi-etorri bat egingo ez dioten eguna!

Iontxu eta Gabi ongi etorri!

Walter eta Unai ongi etorri!

Euskal Preso politikoak ETXERA!

Iturria: Sopela.net

Ertzaintzak Sopelan Gabi eta Iontxu preso ohiak agurtzera hurbildu diren herritarren kontra gogor kargatu egin du eta gutxienez lau zauritu eragin dituzte. Hauetariko bi ospitalera eraman behar izan dituzte. Gazte batek buruan borrarekin jo dute eta odoletan utzi dute. Beste auzokide batek besoan kolpe gogor bat jaso du eta ospitalera hurbildu da. Gainontzeko biak bai buruan eta besoetan kolpe gogorrak jaso dituzte.

Dena astelehenero egiten den elkarretaratzean hasi da. Bertan bildutakoak inguratu dituzte eta presoen argazkiak kentzeko agindu diete. Hantxe bertan zegoen auzokide bati inolako omenaldirik ez zutela onartuko esan diote. Lokal baten barruan luntxa egiteko asmoa bazuten arazorik ez zela egongo baieztatu diote.

Elkarretaratzea amaitu denean, bildutakoak Sopelako Herriko Tabernara hurbildu dira, askatasuna berreskuratu duten bi auzokideek bere argazkiak kentzeko asmoarekin. Taberna barruan lore sorta bat jaso eta gero, agurra labur bat irakurtzen ari zirenean, poliziak jendearen kontra oldartu dira. Megafonia txiki bat jarrita zegoen eta amatatzeko agindu dute. Inork ez zekien zelan kendu eta bertan zegoen Sopelako zinegotzi bat eraman dute identifikatzeko. Jendearen protestak hasi dira eta segituan poliziek eraso gogor bat egin dute aipatutako zaurituak eraginez.

Geroago, Tabernan sartu dira. Identifikazioak bai kanpoan zein barruan egin ostean, orman eskegita zegoen pankarta bat kendu eta eraman dute. Iontxu identifikatutako bat izan da. Handik gutxira kalearen bi bazterretan jarri dira eta bildutako jendea berriro taberna barrura sartu da. Orduan askatasuna berreskuratu duten lagunek haien argazkiak kendu dituzte.

Sopelako Ezker Abertzaleak eta Mugimendu antierrepresiboak gogor salatu dute poliziaren eraso justifika ezina. Zaurituen berri gehiagorik oraindik ez dugu. Hona hemen gertakizunen irudi batzuk.