Scottish Nacional Party (SNP)- ko taldekideegaz bildu gara euren Glasgowko egoitzan. Bill Wilson parlamentariaz gain, alderdiko beste bost pertsona etorri ziren bilkura horretara, gehienak Glasgow-ko hautetsi, arduradun eta kideak izaki. SNP- k gobernatzen du Eskozian eta datorren azaroaren 30erako (St Andrew eguna) independentziari buruzko referenduma bultzatzeko asmoa dute. Egun horretan, Gales-en, iniziatiba berdina antolatzekotan daude.
Emaitzaz galdetu diegunean, aho batez erantzun digute hauxe kolore bat ala bestekoa izango dela segun eta ze itauntzen den. Referendumaren zirriborroak hiru aukera proposatzen ditu: 1. gauzak bere horretan mantentzea, 2. Eskoziak Londonetik botere gehiago lortzea (Westmisterregaz dagoen ituna aldatu beharko zen) ala 3. independentzia.
Optimistak agertu zaizkigu, laboristak eta liberalak proiektuaren kontra azaldu diren arren. Dirudienez, berdeak alde daude eta "tory"ekaz aurrekontua negoziaketetan konpondu leike kontua. Eskoziar herriari dagokionez barriz, SNP bozka- emole batzuek ezetza emongo zuten eta esate baterako, laboristen aldekoek beharbada baietza. Burujabetasunak %50a lortzea espero dute.
Horrelako erronka potentea aurrera ataratzeko, gogor aritu dira herriari independentziaren aldeko arrazoiak emonez. Txirotasunatik atara zituen petroleoaren jabetza, adibidez. Ala Afganistanetik tropak ataratzeko eskaria. Ala, Irlandan egin den bezela, sozietateen ganeko zerga dexente jeitsi enpresak eskoziar lurraldera erakartzeko.
Of course, Askapenako lau brigadakideek ezker abertzalearen babes osoa agertu diegu egun handirako. Benetan eskertu dute.
Bestalde, aukera paregabea izan da EHko egoera politikoa maila internazionalean aurkezteko. Interes handia erakutsi dute Askapenako lanean. "Zutik EH" CDan eskeintzeaz gain, estrategia barria zertan datzan aurreratu diegu. Izan be garrantzi handia du proiektua Europan ezagutarazteak. Bilkura hau lehen kontaktu bat zen eta geroan SNPrekin harremana sakontzeko aukerak ireki ditu. Errepresioaren datu latzak aitatzean, arpegiak aldatu dira. EHko biztanleriak eta batez be presoek jasaten duten jazarpenaz jabetu dira, jazo dugun alkartasuna argazkian islatzen da.
Bezperan, Eskoziako Sozialista gazteek antolatu bilkura publiko batean, 40 bat lagun hurbildu ziren Euskal Herriari buruzko hitzaldia entzutera. Galderak ez ziren falta izan eta nahiz eta gure ingelesa ez mundiala izan, gure herriaren historia eta gaurko egoera azaldu genien entzuleei.
Hurrengorarte Scotland the Brave!