"Espainiako gobernua ez dago Marokoar gobernuari erantzunkizunik eskatzeko prest"
Azken bideoan azaldu bezala, pasa den astean Mendebaldeko Saharatik kanporatuak izan ginen zazpi brigadistok Espainiar eta Frantziar enbaxadetara joan gara kanporaketaren berri eman eta kexa formal bat ezartzera. Enbaxadaren erantzuna gertatutakoa beraien erantzunkizuna ez dela izan da, beraiek ez omen dute kasu hauetan eskuhartzeko eskumenik. Gertatutakoa ahoz azaltzeaz gain idatziz nahi dugula utzi azaldu diogun arren, momentuan bertan ezin dugula erantzun digute, udako ordutegian baitaude eta nahi baldin badugu beste modu batetara helarazteko eskatu digu. Gertatutakoa zehatz mehatz azaltzen duen idatzia bidaliko diegu, guk egiten ditugun eskaerekin batera. Eskaera hau Madrilera igorriko dutela esan digute eta bertan baloratuko dituzte gure eskaerak. Hala ere, kexatzeko eskubide osoa dugun arren, gobernua ez dagoela behartuta erantzun bat ematera esan zigun.
Gertatuak argi uzten du Espainiako gobernua ez dagoela Marokoar gobernuari erantzunkizunik eskatzeko prest. Uneoro, auziari duen kutsu politikoa kentzea izan da beraien helburua (pasaportearen bahiketa galera baten berdina izango balitz bezala jokatuz; polizia ez identifikatzeari duen garrantzia kenduz...). Honetaz gain, eta kexa jasoko zutela esan diguten arren, argi eta garbi utzi digute ez daudela horri erantzun bat ematera behartuta; ez dutela ezer egingo poliziaren jarraipenekin (kexa tramitatu bitartean ez baitu astirik ematen), ez eta seguruenik pasaporteen bahiketekin eta expulsioarekin ere. Laguntza hau ez duela aurten, ez eta datorren urteetan emango ere azpimarratu digu, eskubide zapalketa honen iraunaraztea bermatuz.
Ezertarako ere balio ez duen prozedura bat ezarriz lehenik, eta, ia seguru ezer egingo ez duela esanik ondoren, Espainiako gobernua guztiz desentenditu da gure auziaz.
Honegatik, argi salatu nahi dugu espainiako gobernuak sahararen okupazioan marokori ematen dion laguntza. Orain dela hamarnaka urte beraien esku uzteaz gainera, oraindik ere okupazio hori azaleratu nahi duten taldeen kanporaketarekin lagunduz.