Espainiar estatu inperialista, herrien garaipena sufritzera kondenatzen zaitugu!

ARGAZKI gehiago (@erreharria eta Askapenak aterata)

EKINKLIK kideek ateratako martxako eta Nabarreriako argazkiak: GORA HERRIAK

ZEBRABIDEA saioan egindako irrati epaiketa saio berezia

TWITTERREN ekimenaren jarraipena egin dezakezue #HerriakLibre traolan

Lehenik eta behin Herriak libre dinamikatik eskerrak ematea dagokigu. Eskerrak, dozenaka herritan antolatu dituzuen herri epaiketa horiengatik, uztailaren 5ean Euskal Herri errebelde horri dei egin genion Gasteizen palestino laranja soinean eta zapatak eskutan eta izugarria izan da eman duzuen erantzuna: Mendillorri, Zizur, Antsoain, Urretxu, Txantrea, Donibane, Laudio, Iruñeako alde zaharra, Igorre, Maeztu, Kanpezu, Bilbo, Altsasu, Ordizia, Zarautz, Irun, Tolosa, Barakaldo, Algorta, Galdakao, Gasteiz, Izarra, Leitza, Leioa, Gasteizko eta Ibaetako kanpusa, Nabaskoitze, Gares, Atarrabia, Lesaka, Lizarra, Tutera, Tafalla, Aezkon, Basaburuan, Arabako mendialdean, Agurainen, Arrasaten eta Donostian altxatu zituzten oinetakoak.

Nazioartean ere ez dira gutxi izan buruturiko epaiketak, Euskal herriarekin bidelagun kalera atera dira Bartzelonan, Paris, Bretaña, Malaga, Madril, Buenos Aires, Italian Brescia eta val di susa, Caracas, Lisboa, Bogotan...

Herrien arteko xamurtasunetik guztioi mila esker!!!

Eta gaur, urriaren 12 honetan, herri libreen martxa honetan, milaka lagun batzea lortu dugu eta inposaketaren nahiz inperialismoaren egun hau herri libreon aldarria bilakatu dugu eta milaka lagunok Espainiar estatuari argi eta garbi esan diogu:

“ez zara nor euskal militanteak eta euskal internazionalismoa epaitzeko, Espainiar estatua, zeu zara errudun. Espainiar estatua estatu inperialista zara, herrien zapaltzaile!”

Ondorioz hauxe da dagokizun sententzia, Euskal Herriak eta gurekin bidelagun ditugun herriek hala ondorioztatu ondoren, hain zuzen urriaren 19an auzitegi nazionalean, hasiko den epaiketan eskura emango dizuguna:

-Zin egiten dugu, herri zapalduok, zapaltzen dituzun herriok borrokan jarraituko dugula, ez dugula etsiko. Kaleetan, lantegietan, ikastetxeetan antolatu eta herrien burujabetza eta duintasun osoa lortu arte aurrera egingo dugula.

-Zin egiten dugu inperio espainiarraren erruz, zure erruz, mendeetan zehar miseriara eta sumisiora kondenatu gaituzuen arren, askeak izan arte, zure atzaparretatik askatu arte tinko segiko dugula.

-Ondorioz: Espainiar estatu ineprialista, Herrien garaipena sufritzera kondenatzen zaitugu!

Gora Unai, Gabi, Aritz, Dabid eta Walter!

Gora Askapena!

Gora herria!

 

 

Ante todo, desde la dinámica Herriak Libre, nos corresponde dar las gracias. Gracias por los juicios populares celebrados en docenas de pueblos y ciudades. El 5 de julio hicimos un llamamiento en Gasteiz a la Euskal Herria rebelde, con el palestino naranja al cuello y zapatos en mano, y la respuesta que habéis dado ha sido clamorosa: Mendillorri, Zizur, Antsoain, Urretxu, Txantrea, Donibane, Laudio, Iruñeako alde zaharra, Tutera, Lizarra, Basaburua, Lesaka, Donostia, Arrasate, Agurain, Igorre, Maeztu, Kanpezu, Leioako kanpusa, Bilbo, Altsasu, Ordizia, Zarautz, Irun, Tolosa, Barakaldo, Algorta, Galdakao, Gasteiz, Izarra, Leitza, Gasteizko eta Ibaetako kanpusa, Nabaskoitze, Gares, Atarrabia...

Tampoco han sido pocos los juicios que se han llevado a cabo en el ámbito internacional. Nos han acompañado en las calles de Barcelona, Paris, Bretaña, Málaga, Madrid, Buenos Aires, en Italia tanto en Brescia como en Val di Susa, Caracas, Lisboa, Bogotá...

Desde la ternura de los pueblos os gritamos: eskerrik asko!!!

Y hoy, este 12 de octubre, en esta marcha de los pueblos libres, hemos logrado reunir a miles de personas y hemos convertido este día del imperialismo y la imposición en un clamor de los pueblos libres. Los miles y miles que nos hemos juntado aquí se lo queremos dejar muy claro al Estado Español:

“No eres quién para juzgar a los militantes vascos ni al internacionalismo vasco; ¡Estado Español, eres tú el culpable! ¡Estado Español, eres un Estado imperialista, opresor de pueblos!”

Por tanto, ésta es la sentencia que te corresponde, la que hemos acordado Euskal Herria y los pueblos que nos acompañan, y la que ya te entregaremos directamente el 19 de octubre, el día que comienza el juicio, en la Audiencia Nacional:

-Los pueblos oprimidos, los pueblos que tú oprimes, juramos que seguiremos luchando, que jamás nos rendiremos. Que nos organizaremos en las calles, en las fábricas, en los centros de estudio y que seguiremos avanzando hasta conseguir la dignidad y la soberanía plena.

-Juramos que aun habiendo sido condenados a la miseria y la sumisión durante siglos por culpa del Imperio Español, por tu culpa, permaneceremos en pie hasta ser libres, hasta librarnos por fin de tus garras.

-Estado imperialista español, ¡Por todo ello, te condenamos a sufrir la victoria de los pueblos!

Gora Unai, Gabi, Aritz, Dabid eta Walter!

Gora Askapena!

Gora herria!