'Estaturik gabeko herriak Europa kapitalistan' jardunaldien kronika
Pasa den astean, ekainaren 17-19 bitartean "Estaturik gabeko herriak Europa kapitalistan" izeneko jardunaldiak izan dira Sakanako hainbat herritan Askapenaren eskutik.
Ostegunean Joan Teran, CUP eta Endavant-eko kidea izan genuen Irurtzungo udaletexean burutu zen hitzaldian. 30 lagunek hartu zuten parte Herrialde Katalanen egoera soziala eta politikoa mintzagai zen honetan. Teran gaur egungo koiunturaz, krisiaz zein langabeziaz mintzatu zen. Ondoren Katalunian bizi duten estenatoki politikoari erreparatuz, herri kontsultak, Estatut-a...
Ostiralean Dixie Dickson preso ohi irlandarra izan zen Altsasuko Zubi Ondo Elkartean hizlari. Irlandako historia politikoaz eta gaur egun bizi den eszenatoki politikoaz ere mintzatu zen. Bertan 40 lagun bildu zirelarik.
Uharte Arkilen Jack Ferguson, SSP Scottish Socialist Party (Eskoziako Alderdi Sozialista) izan genuen udaletxean. Oraingo honetan 30 lagun gerturatu ziren Eskoziako askapen prozesua gertutik ezagutzera.
Azkenik larunbatean Altsasuko Iortia Kultur Gunean Europako Herrion egoeraren inguruan burutu zen mahaingurua. Partehartzaileen artean, Joan Teran eta Jack Fergusonez gain Ezker Abertzaleko kide bat, Nekane Jurado (ekonomista eta psicologa), Jon Etxebarria Askapenako kidea eta gonbidatu berezia Moira Millan maputxea izan ziren.
Ehun lagun bildu ziren honetan. Herrialde Katalanak, Eskozia, Maputxe herria eta Euskal Herriaren askapen prozesuak izan ziren mintzagai. Bakoitzak bere ikuspegia eta borrokarako bideak plazaratu zituen lehenbizi. Bukatzeko herrion arteko elkartasunaren garrantzia eta elkarlanak aztertu ziren.
Ondoren afari herrikoian bildu ginen parte-hartzaile eta gonbidatu guztiak, non brigadistak ere batu ziren Askapenaren formakuntza asteburua bertan izan baitzen ere, guztira 120 lagun izanik. Bertan hiru gonbidatuei, Joan Teran, Jack Ferguson eta Moira Millan, Euskal Herriko oroigarri bat oparitu zitzaien.
Jardunaldiei amaiera emateko Altsasuko gaztetxean Elkartasun Kontzertuak izan ziren Bastards on Parade (Punk Folk Galiza) eta Herrikadak (Punk UrduĊa Laudio) taldeen eskutik. 200 lagunek izan zuten elkartasun giroan jaia bizitzeko parada.
Parte hartu zenuten guztiei eta bereziki urrutitik etorritako gonbidatuei besarkada gorri bana!
Gora herrion arteko elkartasuna!
Herriok independentzia!