Euskal Herria Palestina egunaren kronika eta bideoa

Giro onean ehundaka herritarrek "Euskal Herria Palestina" egunean parte hartu zuten larunbatean Zestoan. Eguna Euskal Herria Palestina sareak eta Zestoako Palestinaren Lagunek antolatu zuten.

Porrotx pailazoa eta Txan Magoa izan ziren goizeko izarrak ume eta gurasoen gozamenerako. Palestinar dantzek alaitu zuten Zestoako plazako giroa eta herri bazkarian 240 lagunek agortu izan dituzte txartel guztiak. Bazkalostean Nabil bakarlari palestinarraren txanda iritsi eta honek abetsi palestinar eta Txoria txori abestiko bertsio ederra eskeini zituen.

Ekitaldi politikoan Zestoako alkateak eta Bir Zeiteko alkateak (hemen duzue Urolakostako hitza-k eginiko elkarrizketa) hitz egin zuten eta BDS kanpainaren garrantzia azpimarratu zuten, bai eta Palestina eta Euskal Herriaren arteko antzekotasunak, desberdintasunak eta batez ere elkartasun zubiak eraiki beharraz.

Gauean La Mexikana Klandestina, Arramazka eta Esne Beltzak giroa berotu zuten eta parrandak luze jo zuen batzuentzat.

Bideo honetan Euskal Herria Palestina eguneko une batzuk bildu izan ditugu eta beste asko ezin izan ditugu sartu. Beraz barkamenak Porrotx, Joseba Tapia eta egun eta gauaren zehar parte harte zenuten gainontzeko guztioi.