Euskal Herriak sionismoari STOP!!!
Herri eta hiri askotan ari dira mobilizazioak egiten eta Askapenatik mobilizazio guzti hauei babesa eta bultzada ematen diegu. Astelehenean Bilbon eta Iruñean izan ziren, mila lagun inguru atera ziren Bilbon eta ia 200 Iruñean, atzo Gasteizen 700 lagun inguru mobilizatu ziren. Ermuan eta Donostian ere izan dira eta Busturialdean (ostiralean - 18:00etan: kotxe karabana Gernikatik (Astratik) Bermiora - eta 20:00 etan manifestazioa Lameratik (Bermio)
Horrez gain, Sakanan Israeli Boikot ekimenaren inguruko hitzaldia egin zen Altsasuko gaztetxean pasa den larunbatean, 30 lagun bertaratu ziren eta igandean eta astelehenean kartelak eta pintadak agertu ziren, batez ere, Israelentzat autobusak egiten dituen lantegi batean.
Ezker abertzalea ere argi lerrokatu da Palestinaren eskubideen alde eta boikota elkartasun tresna eraginkor gisa aldarrikatu ere.
Askapenatik zera nabarmendu nahi dugu, ekimen hauetan sentitzen ari den elkartasun gogo eta grina handia izaten ari da, eta horregatik uholde hau eguneroko boikot ekimenera bideratzera animatzen zaituztegu. Palestinatik hori da eskatzen digutena Sudafrikako Apartheid-ari hainbesteko min egin zion nazioarteko boikot ekimen hura gogoan hartuta.
Nola? Zuen herrietako udal mozioak aurkeztuz, udal horrek Israelekin harreman guztiak eten ditzan eta berririk egin ez dezan (adibidea) bai eta elkartasunez manifestuaren bidez zuen gertuko arloetan ere (musika, kirola, irakaskuntza, bertsolaritza...) pausuak eman ditzazuen.
Boikot ekimena abiatu besterik ez da egin, baina ziur gaude pausuz pausu Euskal Herriak sionismoari ateak itxiko dizkiola eta gure aletxo hori Palestinako erresistentziari lagunduko diola justizia eta bakea ekartzen.
==eu==
ISRAELI BOIKOTA!!!!
GORA PALESTINA ASKATUTA!!!!!
Justizia Palestinarentzat!!!
GAZAren kontrako bonbardaketak geldi !
Elgarretaratzea 2009ko urtarrilaren 3an, goizeko 11etan
Baionako Herriko Etxeaen aintzinean
Gazako biztanleak bi urtez giltzapean, janari, medikamendu eta urik gabe utzi ondoren, momentuz 350 hildako eta 2400 zauritu eragin duten Israeldarren bonbardaketa basatiak onartezinak zaizkigu.
Israeldarren erasoa berehala geldi dadin eta sarraski hori gelditzeko frantses gobernamendu eta europar Batasuneko esku sartzea galdegiteko elgaretaratze batera deitzen dugu heldu den urtarrilaren 3an, larunbatarekin, goierko 11etan, Baionako Herriko Etxearen aitzinean. Ekialde hurbilean bake zuzen eta iraunkorraren alde diren jende, alderdi, sindikata eta elkarteak oro beren salaketa agertzea gomitatzen ditugu.
==fr==
Justice en Palestine
ARRÊT DES BOMBARDEMENTS SUR GAZA
Rassemblement samedi 3 janvier 2009
11 h Mairie de Bayonne
Après 2 ans de blocus qui ont enfermé la population de GAZA sans nourriture, sans médicament, sans eau, nous sommes scandalisés devant la barbarie israélienne qui, par ses bombardements, a fait (à cette heure) 350 morts et plus de 2400 blessés.
Pour exiger l'arrêt immédiat de l'intervention israélienne, demander une intervention ferme du gouvernement français et de l'Union Européenne pour arrêter ce massacre, nous appelons à un rassemblement devant la mairie de Bayonne le samedi 3 janvier 2009 à 11 h. Nous invitons l'ensemble de la population, les partis et syndicats, les associations attachées à la construction d'une paix juste et durable au Proche et Moyen Orient à nous rejoindre et à faire part de leur réprobation.
ISRAELI BOIKOTA!!!!
GORA PALESTINA ASKATUTA!!!!!