Euskal Herriko kaleetan eraso inperialista salatu egin dugu

Hamarnaka herritarrok Libia izaten den eraso inperialista salatu genuen atzo, Bilbon, Gasteizen eta Altsasun antolatutako elkarretaratzetan.

"No a la guerra en Libia. Gerra inperialistarik ez" lemapean, Askapena, Kakitzat, Komite Internazionalistak eta MOC-ek pankarta jarri eta eskuorriak banatu genituen Bilboko Plaza Biribilean.

Ordu berean Askapenak antolatua, Altsasun (15 lagun) eta Gasteizen "Eraso inperialistarik ez. Ez Libian, ez inon" aldarriarekin bat egin dute bertoko internazionalistek, baita Arrasaten erasoaren aurkako murala eginez. Gainera Altsasuko Udalak Libian izan den eraso inperialistaren kontrako mozioa onartu egin du Bilbu eta Nabai-ko aldeko botoekin.

Ikusi Insumissia blogaren kronika