Faxismoren aurkako borrokari buruzko hitzaldiak Arrasaten, Iruñean, Altsasun eta Bilbon

Aste honetan Euskal Herriko lau herri eta hirietan Italia eta Europako antifaxismoari buruzko hitzaldia burutuko dira. Davide Cesare-n erahilketaz eta gaur egungo borroka antifaxistaz jardungo dute Italiatik etorritako lagunek.

Urriaren 11n Arrasaten, 12an Iruñean, 13an Altsasun eta hilaren 14an Bilbon izango dira hitzorduak.

Urriak 11, DAX erakunde italiarraren 4 kide antifaxistek hitzaldia eskainiko dute Arrasateko Gaztetxean.  Arrasateko Askapenak antolatuta, eta “Italia eta Europako antifa mugimendua” titulupean, hitzaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta gai hori izango dute hizpide Milanen jatorria duen elkarte honetako lau kideek.

Davide Cesare, “Dax” ezizenez ezaguna, Milanoko militante antifaxista bat zen, Rifondazione Communistako eta Ticinese auzoko Centro Occupado O.R.S.O.-ko kidea.  Auzo horretatik gertu, 2003. urtean faxista talde batek erail zuen 26 urte zituela. 

Egun batzuk lehenago “Dax”-ek eztabaida bat izan zuen Giorgio Morbi izeneko faxista batekin, eta honek bere bi semeen laguntzarekin “Dax”-en biziarekin amaitu zuen.  Hiltzerakoan, Davide Cesarek alaba bat zuen.

Erailketaren egunean “Dax” beste bi lagunekin zegoen Via Brioschi izeneko zonaldean, eta hirurak jipoitu zituzten Morbi eta bere bi semeek.  “Dax”-ek 13 labankada jaso zituen, eta lurrean zegoela beste 6 eman zizkioten.  Ospitalera eramateko poliziak ordu erdi baino gehiago behar izan zuela salatu zuen bere inguruko jendeak, eta odol asko galdu ostean hil egin zen.  Honetaz gain, “Dax”-en lagunek, gainera, polizien indarkeria eta irainak pairatu behar izan zizuten ospitalean bertan.

Hizlariek gertaera hauen guztien testigantzak plazaratuko dituzte Gaztetxean, eta, aurretik aipatu bezala, baita Italian eta Europan azken urteetan eman diren era horretako erasoen berri ere.  Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, hizlariek ikus-entzunezko bat ere proiektatuko dute Gaztetxean, “gaztelerazko azpitituluekin eta Dax-en heriotzaren inguruan jarduten duena".  Era berean, kideetako batek gazteleraz hitz egiten duela aditzera eman dute, honenbestez “gerturatzen direnek berarekin zuzenean hartu-emana izateko aukera izango dute".

"Mondraberri"-k argitaratutako artikulua