Feminismo islamikoaren inguruko hitzaldia

feminismo islamikoaAskapenak, GITE-IPESek eta Bilgune Feministak Emakumeak, Erresistentzia eta Errebeldia jardunaldiak antolatu dituzte. Bilbon, pasa den urriaren 26an, feminismo islamikoaren buruzko hitzaldian 150 pertsona bildu ziren. Hurrengo egunean, Portugaleten 55 pertsona hitzaldira joan ziren.
Hitzaldi honen helburua, gaur egun feminismo islamikoak proposatzen dituen teoriak eta ideologiak aztertzea eta egungo jendartean sor ditzakeen eraginak eztabaidatzea baita. Jurdunaldi honen bitartean, feminismo islamiko mugimendu erreformistaren esanahiaren oinarriak aztertzeaz gain, erlijio islamistan egiten diren aldarrikapen patriarkalak ere interpretatu dira. Mugimendu feminista islamikoa mundu mailako mugimendu feministaren barruan dago, hori dela eta, emakume eta gizonen arteko benetako berdintasuna jorratu nahi du, bai arlo publikoan eta bai arlo pribatuan, beti ere testuinguru islamiko batean oinarrituz.
Etin Anwuarrek (Indonesiarra) azaldu digu, Islamismoa eta feminismoa bateragarriak direla, Feminismoataz hitz egin daitekela eztabaida musulman batean eta Korana berinterpretatu daitekela ikuspegi feminista batetik.

TAS –TAS: http://tas-tas.org/castellano/content/view/2181/45/

BERRIA: http://paperekoa.berria.info/agenda/2010-10-26/030/002/feminismo_islamikoa_barrutik_garatu_behar_da.htm