Fermin Vila euskal preso politikoaren aurkako Euro Aginduaren gaineko bista Belfasteko Epaitegian

Joan den Abenduaren 16an Belfasteko Epaitegian Fermin Vila euskal preso politikoaren aurkako Euro Aginduaren gaineko bista egin zen. Fermin 2010ko uztailean Belfasten atxilotu zuten Espainiako Entzuegi Nazionaleko eskaera bat dela medio.

Ordutik Belfast ondoko Maghaberry espetxean dago. Gaur azken bistarako epaitegira ekarri dute. Han Belfasteko Euskal Herriarekiko Elkartasun Taldearen kideen, Pat Rice errepublikar beteranoa, Pat Sheehan preso ohia eta gaur egun Sinn Féineko parlamentaria eta Arturo Villanueva, 2009an Belfasten atxilotua eta extradizio prozesua irabazi zuen euskal errefuxiatuaren sustengua jaso du

(argazkian bistara hurbildu direnetako batzuk).

Defentsaren argudio ildo nagusia Ferminen aurka aurkeztu diren frogak atxilotutako euskal herritar batzuk torturapean egindako aitorpenak zirela izan da. Fiskalak ez du bestelako argudiorik aurkeztu horren aurka. Euskal presoen sakabanaketa eta epaile espainiarren politizazioa ere aipatuak izan dira.

Epailearen ebazpena urte berrian espero da.