Fernando Yañezekin Mexikoko askapen mugimenduaz arituko gara apirilaren 30ean Gasteizen
Datorren apirilaren 30ean Fernando Yañez Euskal Herrian izango denez Gasteizko Martxoak 3 memoria gunean hitzaldia antolatu dugu Ikasle Abertzaleak antolakundeko kideekin batera arratsaldeko 19:00etarako.
Fernando Yañez FLNko (Fuerzas de Liberación Nacional) sortzaileetariko bat dugu. 1969an jaio zen antolakundea 50. hamarkadaren erdialdeaz geroztik Mexikon jasotako herri mobilizazioen ondorioz. Izan ere, garai horietan eremu eta arlo ezberdinerako langileak kalera atera ziren beraien lan eskubideak aldarrikatzera. Gobernuak ordea, langileriaren beharrei erantzun beharrean, engañua, errepresioa eta atxiloketekin erantzuen zuen. Testuinguru honetan 68ko ikasle mugimendua jaio zen, ikasleez gain eremu guztietako langileez osatua. Mexikoko Gobernuaren errepresio gordina pairatu zuena.
Panorama sozio-politiko eta ekonomiko horretan, aurrez esan bezala 1969an, FLN sortu zen eta EZLNren (Ejército Zapatista de Liberación Nacional) aitzindaria.
Fernando Yañezekin guzti honetaz eta gehiagoz hitz egingo dugu! Animatu eta hurbildu datorren asteazkenean arratsaldeko 19:00etan Martxoak 3 memoria gunera!