FMLNrekiko elkartasun ekitaldia igandean Altsasun

Otsailaren 2an, El Salvadorren burutuko diren hauteskunde garrantzitsuak direla eta, El Salvadorren lagunak taldek kideek Euskal Herrian FMLNren aldeko elkartasun ekitaldi bat antolatu dute.

Ekitaldi politikoa urtarrilak 26, igandea, eguerdiko 12:30ean Altsasuko Iortia kultur etxean izango da. Aurretik, umeentzako puzgarriak eta pailazo ekitaldia izango da Iortia plazan, 11:00etatik aurrera. Ekitaldi politikoaren ondoren, bazkaria ospatuko da, 14:00etan.