Gabi Basañez askatzearen aldeko herri ekimena Sopelan

Hau Pittu Hau, euskaldunon konpartsaren oharra:

Duela aste batzuk gure konpartsakide den Gabi Basañez eta Askapenako beste kide batzuk atxilotu eta espetxeratu zituzten. Honi erantzunez, Gabiren bizileku den Sopelako hainbat norbanako eta taldek herri ekimen bat abiatu dute "Gabi etxean nahi dugu! Errepresio gehiagorik ez!" lelopean, Gabik euskararen, internazionalismoaren eta bere herriaren alde egindako lana aldarrikatzeko, eta bere askapena eta errepresioaren bukaera exigitzeko.

Beste gauza batzuen artean, Sopelako udalean aurkezteko dokumentua prestatu dute sinadura bilketa egiteko. Konpartsa bezala atxikimendua eta zuen konpartsen barruan eta inguruan zabaltzea da eskatzen dizueguna. Epea azaroaren 16a da, eta printzipioz orriak Zabalbidonen edo hurrengo koordinadoran jasoko genituzke.

Eskerrik asko denoi!

Azpian Bilboko Askapenako kideei Berton aldizkarian eginiko elkarrizketa, Askapenaren kontrako operzioaren harira: